Energia eta CO2 gelan

Covid egoera dela eta gelak aireztatzen ari gara etengabe eta berogailuetako energia gastatzen, zein da aireztapen minimoa gure gelan?
Taldearen izena
Energia eta CO2 gelan
Taldekideak
  • Maider Arnedo Gonzalez
  • Urtzi Peña Martin
  • Eneko Tamayo Garcia
Irakaslea / tutorea
Gurutze Andueza Ostolaiz eta Lierni Arrieta Irureta
Ikastetxea
Cristobal Gamon BHI
Maila
dbh4
Herria
Errenteria
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Fisika / Kimika
  • Biologia / Geologia
  • Osasuna
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2373 KB


Ikertzaileen balorazioak

Leire Ruiz Rubio          

Polímeros        

Facultad de Ciencia y Tecnología         

UPV/EHU

Kaixo, ikerlari gazteak! Zuen proiektuarekin lehenengo hurbilketa egin duzue gainera zuen institutoan Covid-en aurkako neurriak hobetzeko baliagarriak izan ahal diren datuak jaso dituzue, zorionak!
Esan bezala proiektua oso interesgarria iruditu zait, gainera lana pil-pilean dago. Hipotesia eta metodologia egokia aukeratu duzue. Horrez gain, datuak ondo ebaluatu eta ondorioak ateratzeko gai izatea askotan ikertzaile aurreratuentzat ez da nolanahiko gauza, eta zuek oso ondo egin duzue.
Proiektuarekin jarraitzen baduzue, energia galera, tenperatura galeran, aztertzea eta honela bai CO2 bai energia datuekin analizatzea gomendatuko nizueke.
Zorionak, lan polita egin duzue, ondo aurkeztuta eta gauzatuta.

___

Goizeder Barberena Ibañez

Cener

Kaixo talde! Zorionak egindako ikerketagatik!
Interesgarria benetan gizarte guztiarentzat eta gainera oso egunerokoa! Arras interesgarria iruditu zait aukeratu duzuen gaia, gaur egun bai geletan, bulegoetan edo etxebizitzetan zuek planteatutako erronkaren aurrean baikaude denok. Nik energia berriztagarrien arloan egiten dut lan, baina bulego batean, beraz zuek egindako ikerketa kontutan hartuko dut nire egunerokoan, noski.
Harira joanda, primerakoa erabili duzuen metodologia eta CO2 neurgailua lortu izana. Bideoa oso txukuna, proiektua zuzen eta argi aurkeztuta. Agian grafikoren bat aurkeztea lagungarri izango litzateke datuak ondo jarraitzeko. Badakizue, irudi bakar batek mila hitzek baino gehiago esaten du.
Proiektu honekin jarraitzeko intentziorik? Baietz espero! Asko gustatuko litzaidake jakitea ea beste gelekin emaitza berberak topatzen dituzuen zuen hipotesia berresteko.