ERAIKUTZA BERRIAREN ENERGIA
- Taldearen izena
- Eraikuntza berriaren energia
- Taldekideak
-
- Maider Sanchez Campo
- Gorka Miguel Ucar
- Eneko Curto Velo
- Irakaslea / tutorea
- Gurutze Andueza Ostolaiz eta Lierni Arrieta Irureta
- Ikastetxea
- Cristobal Gamon BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Errenteria
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Fisika / Kimika
- ingurumena / Ekologia
- Energia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 1358 KB
Ikertzaileen balorazioak
Igone Etxeberria Arritxabal
Psikologia
UPV/EHU
Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!
Lana aurrera eramateko aukeratu duzuen gaia oso interesgarria eta eguneratua iruditu zait, hain zuzen ere gaur egun eremu hau lantzea eraikuntza berrietan oso garrantzitusa bait da eta zaharrak geratu diren eraikuntzetan ere berrikuntzak egiten ari dira energiaren kudeaketa hobeago baten alde, beraz zorionak gaiaren aukeraketagatik.
Harira joanda, ondo aurkeztu dezue proiektua zuen lanean, dena argi azaldu dezue eta ondo ulertzen da. Agian, emaitzen analisian komenigarria izango zen gehiago sakontzea, azken finean zuen lanaren emaitza nagusia hori bait da.
Bukatzeko, hurrengoan izan dituzuen arazoak gehiago zehaztea, gomendatzen dizuet, seguruenik honek zuei gehiago lagunduko dizuelako hurrengo lan baterako.
___
Goizeder Barberena Ibañez
Cener
Kaixo gazteak! Zorionak zuen maketagatik! Lan ederra!
Proiektu honetarako aukeratu duzuen gaia benetan interesgarria iruditu zait, nik energia berriztagarrien arloan egiten baitut lan. Horregatik, proiektuarekin aurrera jarraitzea erabakitzen baduzue, pozik eta interes handiz jarraituko dut!
Primerakoa eraiki duzuen maketa, eta ziurrenik oso baliokoa izango dela zuen institutuak egingo dituen berrikuntzetarako. Anitz praktikoa iruditu zait lanari emandako ikuspegia maketan baten bidez.
Oso ondo erakutsitako argazkiak, eta zorionak planoak lortzeagatik, noski! Erabilitako metodologia argi aurkeztuta. Baina agian datuen inguruan lan egiteak ondorio zehatzagoak ekar litzake, proiektua beste maila batean jorratuz funtzionatzen duten plaka eta ur zirkuitua erabiliz ere. Gogorik erronkari eusteko?