Espezie inbaditzaileak
- Taldearen izena
- Bear
- Taldekideak
-
- Borja Seco Navas
- Rocio Perurena Pereira
- Lorena Sanchez Camara
- Emma Rodriguez Iradi
- Irakaslea / tutorea
- Asier Irazusta Olariaga
- Ikastetxea
- Magale Salestarrak Ikastetxea
- Maila
- dbh3
- Herria
- Urnieta
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 2712 KB
Ikertzaileen balorazioak
Rafael Aldabe Arregui
Centro de investigación de la Clínica Universidad de Navarra (CIMA)
Espezie inbaditzaileei buruz txostena oso interesgarria da eta ikertzen den arazoa gaurkotasun-gai bat da. Ulertzen dira eduki dituzten arazoak informazioa lortzeko eta hori oztopatu du ikerkuntza. Hala eta guztiz ere lortu dute informazioa jasotzea eta horren bidez konklusio interesgarriak lortzea. Hurrengoan nik unibertsitatean bilatuko nuke laguntza-informazioa, hor ikertzaile asko daudelako eta askotan prest daude laguntzeko ikasleei. Beste aldetik bideoa hobetzeko sartuko nituzke irudiak edo bideoak erakusteko ea zeri buruz hitz egiten ari den eta errazago segituko da ematen ari den informazioa. Interesgarria da erabiltzen diren irudiak euskeraz egoteko txostena euskeraz dagoelako horregatik balioagarria izango litzateke aurkezten diren irudiak-grafikak zuek egitea. Eta azkenean hurbiltzeko pixka bat gehiago aztertzen ari den gaia jartzen diren adibideak Euskal Herrian dauden espezie inbaditzaileak adibideak jarriko nituzke.
Oso lan polita egin duzue eta asko ikasi dut. Segi horrela eta urrutira helduko zarete.
___
Ainara Achurra
Zoologia eta zientzien didaktika
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
UPV/EHU
Kaixo, Borja, Rocio, Lorena eta Emma:
Biologo bikainak zarete, zorionak! Zoologoa naizen aldetik, interes handiarekin irakurri dut zuen proiektua. Espezie inbaditzaileak egungo arazo kezkagarria da, eta gizarteak ez dio ematen garrantzia handirik (zuek ondo dakizuen moduan), salbuespenak salbuespen (adibidez, Asiatik etorritako liztorra). Ondorioz, bildutako informazioa zuen komunitatean zabaltzeko oso baliogarria izango delakoan nago. Harira joanda, zuen informazio bilketa osatzeko prozedura aproposa ikusten dut. Informazio iturri anitzak erabili dituzue, eta datuak konfirmatzeko ahalegin handiak egin dituzue. Horixe da hain zuzen ere zientzilariek egiten dutena. Agerian dago hipotesiak formulatzeko sormen handia duzuela; askotan zientzilarioi falta izaten zaigu sormena. Beraz, ondo eginda! Bestalde, aztertutako espezieak zeintzuk izan diren txostenean jartzea ahaztu egin zaizuelakoan nago (ezin izan naiz sartu estekan pasahitza ez dudalako). Zientzilariek informazioa ordenatu egiten dute; eta patroiak bilatzen dituzte. Agian hori falta izan zaizue. Bukatzeko, hurrengo txostenerako proposamen bat dut zuentzat: ez ahaztu liburuak! Iturri fidagarria eta baliotsua dira eta. Azken ohartxoa: espezien izenak kurtsibaz idazten ditugu taxonomook. Ikusi arte! Ainara Achurra