Giza pertzepzioari buruzko ikerketa zientifikoa entzumena

Gai honetan lantzen den atalean, giza pertzepzioan oinarritzen da, hauek aztertzeko, ikerketa zientifiko baten bidez haien funtzionamendua azalduko da, eta beste alde batetik, esperimentazioen bidez frogatuko da zelan jokatzen duten egoera problematiko batzuen aurrean, hala nola ilusioen aurrean.
Taldearen izena
DBH3
Taldekideak
  • Olatz Barrio Santos
  • Laida Diez Sanchez
Irakaslea / tutorea
Maria Alberdi Ibarzabal
Ikastetxea
Lauaxeta
Maila
dbh3
Herria
Amorebieta
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1466 KB


Ikertzaileen balorazioak

Olatz Pampliega Ormaetxea     

Neurozientziak, Biologia Zelularra         

Achucarro Basque Center for Neuroscience

Kaixo Olatz eta Laida. Zuen lana arretaz irakurri dut eta zoriondu besterik ezin dut egin.

Ikertutako gaia oso interesagarria da eta nik ere burmuinaren funtzioari buruz lan egiten dut, beraz ulertzen dut gai honek sortzen duen miresmena. Interegarria bai baina burmuinak nola egiten duen lan ikertzeak ez da batere erraza, beraz zorionak erronkari hain ondo aurre egiteagatik.

Txostena irakurrita gaiaren marko teorikoa eta lan hipotesia oso ondo ezarri dituzue, modu oso profesional eta sakon batean. Esperimentuan parte hartutako jende kopurua ere ondo dago, zuen emaitzei sendotasun estatistikoa ematen diolarik.

Bestalde, zuen esperimentuan lortutako emaitzak alde aurretik eta dagoeneko publikatuta dauden emaitzekin konparatu ahal dituzue. Laborategian egiten dugun puntua da; gure emaitzak antzeko ikerketekin alderatzen ditugu eta berdintasunak edota desberdintasunak azaltzen saiatzen gara.

Ekin lanari eta zorionak berriz!

___

Miren Arantzeta Pérez 

Psikolinguistika - Neurolinguistika         

Micaela Portilla Ikerkegunea

UPV/EHU

Kaixo Olatz eta Laida,

Txundituta geratu naiz zuen ikerketa lanaren mailarekin. Zorionik zintzoenak bidaltzen dizkizuet.

Nire ikerketa eremua hizkuntzalaritza klinikoa eta logopedia izanik, ezagutzen nuen McGurk efektua. Giza entzumenaren oinarri organiko eta fisiologikoak oso ongi laburbildu dituzue, eta maisuki lotu duzue gaia zentzuen arteko erlazioarekin eta prozesu kognitiboekin. Hipotesia eta ikerketako emaitzak oso ongi aritu dituzue ondorioen atalean.

Zuek ondo aipatu duzuen bezala, hipotesia ez da guztiz bete. Parte-hartzaileen ehuneko txiki batek soilik entzuten zuen hirugarren soinu bat. Posible da emaitza hau aukeratu dituzuen fonemen eragin bat izatea. /p/ eta /f/ fonetikoki oso gertu dauden fonemak dira artikulazio puntuari dagokionez (ikusi https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:International_Phonetic_Alphabet_translated_into_basque_Nazioarteko_alfabeto_fonetikoa_eu.pdf). Burmuinak bat ez datorren entzutezko eta ikusezko informazioa prozesatzen duenean, bi informazio iturrien ‘erdigune’ batera joateko joera erakusten du. Baina /pf/ ez da euskaraz edo gaztelaniaz erabiltzen dugun fonema bat. Agian, McGurk efektua erreplikatzeko aukera gehiago egongo lirateke aukeratutako fonemak aldenduagoak balira. Adibidez, /pa/ eta /ka/.