Gorputzaren indarra erabiliz gailuak kargatzeko sistema
- Taldearen izena
- Ger
- Taldekideak
-
- Cosme Gartzen None
- Mikel Pinedo None
- Itsaso Olea None
- Irakaslea / tutorea
- Olatz Madarieta eta Xiomara Gezuraga
- Ikastetxea
- Barrutialde BHI
- Maila
- batxilergoa2
- Herria
- Arratzu
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Fisika / Kimika
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Biak
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 294 KB
Ikertzaileen balorazioak
Ekain Payán Ellacuria
Derecho y bioética
UPV/EHU
Proiektu benetan interesgarria; izan ere, egun eta etorkizun hurbilean nagusi izango den gaitzetako bati (alegia, sedentarismoari) aurre egiteko proposamen berritzailea egiten da teknologien karga sistemari esker. Orobat, hainbat diziplina lotzen ditu zuen STEAM proiektuak, eta ikerketa munduan oso gomendagarria izaten da egiten dena egiten dela diziplinartekoa izatea, hau da, ahalik eta jakintzagai gehien lotzea. Hortaz, zorionak Cosme, Mikel eta Itsaso ideia hain erakargarria izateagatik!
Bideoari dagokionez, ondo ikusi da zein metodologia erabiliko duzuen egitasmoa lortzeko, baina, musikaren ordez, agian erakargarriagoa izango litzateke partaideen azalpenen bat jasotzea.
Txostenak ere ondo justifikatzen du zuen ikerketaren beharra. Kontu formal gutxi batzuk aipatzearren, "abstract" atala ingelesez idazten da, eta horren baliokidea, "laburpena", berriz, euskaraz. Orobat, estekak erabili dituzue aipatutakoa bidezkotzeko. Hori egitea oso garrantzitsua da, baina ohikoena izaten da oin oharretan eta amaierako bibliografian horiek guztiak batzea, testuan bertan baino. Horrekin batera, grafikoak eta taulak eranskin gisa jasotzen dira, eta orrien zenbakia jartzea ere komeni da.
Kontu txiki horiek alde batera utzita, ideia benetan baliagarria da zuena eta, ziur asko, ibilbidea izan lezake zuen ibilbide profesionaletan. Hortaz, horrekin jarraitzera gogotik animatzen zaituztet. Segi horrela, Gero!
___
Iban Ubarretxena Belandia
Biologia Estructural, Bioquimica y Biofisica
Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)
UPV/EHU
Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzutela iruditzen zait, zorionak beraz!
Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana, alegia gorputzaren indarra erabiliz gailuak kargatzeko sistema bat garatzea asko interesatu zait. Gaiak egunkortasun handia du, eta gure gizarteak osasuna eta ingurumenarekin dituen erronkei erantzuna ematen saitzea oso garrantzitsua eta aproposa dela iruditzen zait. Bideoa ere bikain!
Proiekatuaren inguruan egindako azterketa eta kudeaketa egokiak iruditu zaizkit. Gainera argi dago proiektuak ikuspuntu eta partaide anitz dituelarik asmo handikoa dela. Aurrera begira, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean.
Nere ustez interesantea izango litzateke arraunean eta txirrindularekin batera, oinez edo egunerokotasunean eginten ditugun mugimendu arruntekin gailuak kargatzeko sistema bat garatzen baduzute. Azken honek beharbada osasunean ondorio gutxiago izango lituzke, baino aldi berean kirolarik egiteko gai ez direnentzako, helduentzako adibidez, baliogarria izango litzateke. Zuei gehiago laguntzeko ideia bat besterik ez da.
Bukatzeko, zorionak eman nahi dizkizuet proiektuagatik eta animo ikerketaren hurrengo pausoekin.
Agur bero bat.