Hezkuntza aldatzeko momentua: ikasketa teknikarik onenaren bila

Lan honetako helburua hezkuntza hoberena zein den jakitea eta horrekin doan ikasketa teknikarik hoberena aurkitzea zen. Lortutako ondorioen arabera, euskal herriko hezkuntza oso ona da baina hobetu daiteke eta ikasketa teknikarik hoberena apunteak papelean berriro idaztea zen.
Taldearen izena
Bildung
Taldekideak
  • Unai Etxebarria Espiña
  • Ikerne Elezcano Carazo
Irakaslea / tutorea
Iosu Lizarralde Ibarbia
Ikastetxea
Lauaxeta Ikastola
Maila
dbh3
Herria
Amorebieta Etxano
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 321 KB


Ikertzaileen balorazioak

Miren Arantzeta Pérez 

Psikolinguistika - Neurolinguistika         

Micaela Portilla Ikerkegunea

UPV/EHU

Kaixo, gazteok! Lan ederra egin duzue, zorionak!

Maisuki aurkeztu duzue zuen ikerketa gaia txostenean. Marko teorikoa oso ongi egituratuta dagoela iruditu zait; bilatu duzuen informazioa argi eta era erakargarrian azaldu duzue. Nahiz eta nik beste eremu baten ikertzen dudan (hizkuntzalaritza klinikoa), zuen ikerketa eremua, kognizioa eta ikasketa prozesuak izugarri interesgarriak iruditzen zaizkit.

Harira joanda, zuen ikerketan ikasketa teknika desberdinen erabilera eta eraginkortasuna neurtu nahi izan duzue, ikasleen notarekin eta ikasitakoak norbanakoaren memorian duen iraupenarekin alderatuz. Ideia borobila!

Hipotesiak berriz ere aztertzeko gonbidapena luzatuko nizueke. Uste dut hipotesiak ez daudela marko teorikoarekin ongi arituta. Ez dira behar bezain argiak eta honek zailtasunak dakartza hipotesia betetzen den edo ez erantzuterako orduan. Ez da hala? Bestalde, badaude zeharkako hainbat gai, adibidez eskola pribatua vs. publikoa, ez direnak marko teorikoan ezta hipotesietan aintzat hartzen. Gai hauek berariazko ikerketa metodoak eta laginak behar dituzten heinean, etorkizunerako ikerketa gai bezala utziko nituzke. Esku artean duzuen gaia bada bere horretan oso gai konplexua eta. Animo eta Aurrera!

___

Mikel Santesteban Insausti

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saila

Micaela Portilla Ikergunea Ikerketa Zentroa

Euskal Herriko Unibertsitatea   

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!
Ikasketa teknika ezberdinen eraginkortasuna aztertzeko egin duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (psikohizkuntzalaritza eta elebitasuna). Hizkuntzak ikasteko ere teknika ezberdinak daudela badakigu, eta norberak berarentzat egokiena dela aukeratzea zaila da. Hortaz, ikaskuntza teknika ezberdinen eraginkortasunari buruzko zuen proiektu interesgarri honetan lanean jarraitzera animatzen zaituztet.
Zuen emaitzei dagokienez, datuak oso ongi irudikatu dituzue grafikoetan. Deskribapenetan ere oso ongi erlazionatu dituzue ikasketa teknikak eta azterketetan lortutako emaitzak eta epe luzera gogoratutakoari buruzko datuak. Elkar-erlazio horien bitartez atera dituzuen ondorioak egokiak dirudite, nahiz eta, ongi diozuen bezala, datu gehiago beharko lirateke ondorioak berretsi ahal izateko.
Bestalde, proiektua hobetzen jarraitzeko iradokizun bat partaideen emaitzak apur bat gehiago zehaztea izango litzateke. Adibidez, azterketetan mota ezberdinetako galderak baleude (galdera irekiak, galdera zuzenak aukeratzekoak, etab.), zein motatako galderetan erantzuten dute okerrago teknika bakoitza erabiltzen dutenak? Posible litzateke teknika ezberdinek gai ezberdinetarako onenak izatea (adib. mapa mentalak historia ikasteko edo jokuak matematika ikasteko). Ikasi beharreko gaiaren faktorea garrantzitsua izan liteke proiektua hobetzen jarraitzeko. Bukatzeko, norbanakoak ezberdinak gara, eta agian interesgarria litzateke eskoletan ikasteko teknika ezberdinak irakastea, bakoitzak bere buruarentzat egokiena dena erabili ahal izateko. Hori posible ote den hausnartu daiteke ere.