Hezurretako euskarriak polimero biodegradagarriekin

Hezur arazoak konpontzeko hezurren birsortze teknika berrien bilatzea areagotu da. Horietako bat, polimero biodegradagarrien erabilera izanik. PLLA eta “solvent casting/particulate leaching” teknika erabiliz hezur euskarriak sortzea izan da ikerketaren helburu nagusia. Bigarren helburua porositate egokia lortzeko baldintza egokienak aurkitzea izan da, gatz kantitate eta molde tamaina ezberdinekin esperimentatuz.
Taldearen izena
Euskarriherria
Taldekideak
  • Ibai Armañanzas Bayona
  • Ignacio Fernandez Arriaga
  • Hodei Oreja Elso
  • Jon Sarria Lopez
Irakaslea / tutorea
Oihana Razkin Aguirre
Ikastetxea
San Fermin ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Zizur Txikia
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Fisika / Kimika
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 677 KB


Ikertzaileen balorazioak

Liher Prieto Aretxabaleta          

Kimika Orgánikoa          

Zientzia eta Teknologia Facultatea

UPV/EHU

Kaixo Euskarriherria Taldea!

Benetan lan interesgarri eta ikusgarria prestatu duzuena: oso ondo idatzitako txostena eta lana ulertzeko izugarri lagungarria izan den bideo dotorea.
Ni kimikaria izanda, molekulen eta ioien elkarrekintzak ikertzea eta hauen ondorioak aurreikusteko gaitasuna lantzea ditut helburutzat, eta zure ikerketek betean jotzen dute arloaren mamian. Hala ere, galderaren bat sortu zait zuen lana irakurtzekoan:
Azaldu duzuenez, garrantzi handia du euskarria prestatu den ontziaren tamaina. Ulertu dudanez, irispiderik eraginkorrena ontziaren azalera izan beharko da, eta bi motatako moldeak erabili dituzue, oinarri-lauak eta oinarri-biribilak. Gogoratu, zelan kalkulatzen da zirkulu baten azalera?
Interesgarria deritzot lortutako euskarri porotsuak zenbat pisatzen duten jakitea, ea 250 mg-ak osorik mantendu diren, PLLA galerak, ala gatz gehikuntzak gertatu diren prozesuan.
Lan benetan interesagarria, espero dut zuen kuriositate zientifikoa etorkizuneko ikerkuntzak sustatzea!