Ikusmen Arazoak

Ikusmen arazoak gaur egungo gizartean dagoen arazoetako bat dira. Hainbat kausa ezberdinengatik gertatu daitezke arazo hauek, baina teknologiaren erabilera izan daiteke kausa nagusienetariko bat. Hori hobeto aztertuko dugu eginiko ikerketa honetan, begiaren anatomiaren, funtzionamenduaren, gaixotasunen… alderdiak aztertu ditugu eta informazio hori bilduz ikerketa bat egin dugu.
Taldearen izena
Ikusmen
Taldekideak
  • Libe Gargallo .
  • Susana Martinez .
  • Irati Cillero .
  • Zuriñe Andonegui .
Irakaslea / tutorea
Beñat Arana .
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2300 KB


Ikertzaileen balorazioak

JORGE TEJEDOR NUÑEZ       

RSC / SOSTENIBILIDAD / CONSUMO CONSCIENTE  

FACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA, SECCION ARABA  

UPV/EHU

Kaixo taldea! Lan bikaina egin duzue.
Jorratu egin duzuen lana oso interesagarria suertatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (GIH, batez ere, ingurumen eta finantza iraunkortasuna). Zuen lana ikusita, hirugarren GIH (guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea) lantzen du eta gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue. Bideoa ere oso aproposa izan da. Bejoindezuela!
Lanari begira, landutako zatiak oso aproposak izan dira eta bai marko teorikoa, baita egin duzuen inkesta ere egin duzuen lanerako tresna egokiak izan direla pentsatzen dut. Honetaz gain, bideoan egindako elkarrizketek lanari sakontasuna ematen die.
Bestalde, nahiz eta egitura aproposa eduki, marko teorikoaren lehen zatia nahiko handia da eta gutxitzeak zuen proiektua hobetu dezake. Bukatzeko, ondorioen aldetik, zuek ateratako konponbide eta emaitzekin ikasleentzako praktika onak sortzea ideia ona izan daiteke.