Immigrazioarekiko gizartearen ikuspegia

Ikerketa honen helburua etorkinei buruz hausnartzea eta zein bizimodu zaila daramaten ikustea da; horretarako, jolas bat egin da ikasleentzat. Jolasa etorkinen lekuan jartzeko da, zer bizimodu mota daramaten ikusteko eta, horrela, haien lekuan ipintzeko. Etorkinei buruzko informazioa bildu eta inkesta bat egin ondoren, jolasa diseinatu eta martxan jarri zen. 14 edo 15 urteko 8 ikasleekin proba egin da, denbora murriztu batean. Emaitzak behaketaren bidez atera dira, jolasa amaitu eta gero inkesta txiki bat eginez ere bai. Atera den ondorioa ikasleek etorkinen egoerari buruzko datuak ikasi dituztela da, baina berriro ere probatu egin nahi da jolasa hainbat puntuetan aldaketak eginez.
Taldearen izena
Ikasi jolastuz
Taldekideak
  • Aroa Fernandez Cisneros
  • Iria Hueto Herrera
  • Maider Meabe Nielfa
Irakaslea / tutorea
Iosu Lizarralde Ibarbia
Ikastetxea
Lauaxeta Ikastola
Maila
dbh3
Herria
Amorebieta-Etxano
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 442 KB


Ikertzaileen balorazioak

Amaia Munarriz-Ibarrola

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

UPV/EHU

Kaixo ikertzaile gazteak!

Oso proiektu interesgarria, etorkinen integraziorako eta haiekiko enpatia garatzeko, eta funtsean bizikidetzarako, zorionak! Bideoak ere oso ongi jaso ditu proiektuaren nondik-norakoak, oso landuta dago! (agian musikaren bolumena jaits liteke, hobeto ulertzeko)

Bereziki nabarmenduko nuke ikerketan zehar burutu duzuen “hobekuntza” prozesua. Lehenik jolasa diseinatu eta pilotatu egin zenuten, eta hobetu behar zirenak ikusita, zenbait aldaketa metodologiko egin zenituzten, eta gero berriro esperimentatu zenuten. Hori izaten da ikerketa esperimentaletan jarraitu ohi dugun prozedura, alde horretatik oso ongi! Bestetik, galderak jolasaren aurretik eta ondotik egitea erabaki duzue (gutxienez hasieran), horrela jolasaren bidezko ikasteko gaitasuna neur dezakezue objektiboki, oso erabaki ona hobekuntza jolasari dagokion kontrolatzeko, hori ere.

Proiektua hobetzeko, eta etorkinen “rola” hartzeko, uste dut komeniko litzakeela jolasaren arauei edo parte-hartzaileei ematzen zaien kontsignan arreta jartzea eta hori berrikustea eta moldatzea. Agian rol joko modura plantea daiteke eta gogorarazi parte-hartzaileei jolasean zehar txartel horretako informazioarekin erantzutea, agian galdera-kolore berriren batekin haien esperientziari buruzko pasadizo bat eskatuta, adibidez. Ni beste arlo batekoa naiz (hizkuntzaren eta elebitasunen inguruko ikerketan dihardut), baina gure arloan ikusi dugu emaitzetan eragin handia daukala parte-hartzaileei ariketa bat eginarazteko ematen zaien kontsignak (nola zehazten zaien eginkizuna).

Segi gogotik lanean, ekipo!

___

Mikel Santesteban Insausti

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saila

Micaela Portilla Ikergunea Ikerketa Zentroa

Euskal Herriko Unibertsitatea   

Kaixo, gazteak! Zorionak egindako lan interesgarri eta bikainagatik! Bideoa ere ederra da. Zorionak!
Oso garrantzitsua den gai bat jorratu duzue. Gizartean etorkin mota ezberdinei buruzko informazioa eta eurekiko jarrerak hobetzeko jokuak asmatzea ideia bikaina da. Ez naiz psikologoa edo soziologoa. Psikohizkuntzalaria naiz, eta ongi dakigu herrialde berrian integratzeko hizkuntza berri bat ikastea zaila dela, eta baita azentu atzerritarra duten pertsonenganako jarrera negatiboei aurre egitea ere. Oso proiektu ederra garatzen ari zarete, eta jokua hobetzen jarraitzera animatzen zaituztet. Gustora jolastuko nuke nik ere!
Proiektua oso ongi azaldu duzue. Jolasaren dinamika oso egokia iruditzen zait. Grafikoak egokiak dira eta bikain laburtu dituzue emaitzak, jolasarekin zein helburu bete diren eta zein ez. Ezer hobetzekotan, jolaseko galderen eta proben deskribapen labur bat eta adibide batzuk gehitzea gomendatuko nizueke.
Bestalde, jolaskideak etorkinen azalean gehiago sartzeko, agian egokia litzateke lauki batean erortzean hainbat lauki atzera egitearen arrazoiak azaltzea (deportatua izan zara, CIE batean zaude, etab). Edo erronketan, errol Jolasa luzatu dezake baina baita etorkinek pairatu ditzaketen erronkak ezagutarazi ere. Edonola ere, zorionak zuen lanagatik.