Influencerren arrakasta

Proiektu honetan influencerren arrakasta Instagram sare sozialetan aztertu da influencer txikiekin eta markekin kontaktuan ipiniz.
Taldearen izena
Influencerren arrakasta
Taldekideak
  • Araitz Simon -
  • - - -
  • - - -
Irakaslea / tutorea
Begoña Diez de Ultzurrun .
Ikastetxea
Lauro Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Loiu
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1314 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ekain Payán Ellacuria  

Derecho y bioética       

UPV/EHU

Sare sozialen eta instagramen aditua ez naizen arren (izan ere, neure ikerketa esparrua Zuzenbidea eta Bioetika da), edonork ulertzeko moduko proiektua iruditu zait. Erabilitako hipotesia eta metodologia sekuentzia logikoa izan du, eta, horretarako, oso baliabide egokia da aditu batekin (Paularekin) harremanetan jarri izana. Horrekin batera, bideoa ikusita, ondorioak zein ziren jakiteko gogoa piztu zidan. Hori ezinbestekoa da hirugarren batek artikulua irakurtzea erabakitzeko; horrenbestez, ondo, Araitz!
Hobetzeko kontuei dagokienez, nire uste apalean, bideoan denbora lar eskaini zaio adituari, eta komenigarria da egilea bera protagonista izatea. Kontuan hartzeko beste kontu bat da marken izenak adieraztea edo ez, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat. Txostena dela eta ez dela, ondo lotua dago eta taulak argigarriak eta zuzenak dira, nahiz eta ohikoena oin oharrak erabiltzea izan. Azkenik, "abstract" atala ingelesez idazten da, eta horren baliokidea, "laburpena", berriz, euskaraz.
Ñabardura txiki horiek alde batera utzita, pozik egoteko moduko proiektua da; beraz, eutsi ikertzen jarraitzeari, Influencerren arrakasta!

___

JORGE TEJEDOR NUÑEZ       

RSC / SOSTENIBILIDAD / CONSUMO CONSCIENTE  

FACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA, SECCION ARABA  

UPV/EHU

Kaixo gaztea! Lan bikaina eta sakona egin duzu.
Jorratu egin duzun lana oso interesagarria suertatu zait eta nire eremuarekin (enpresaren arloan ikertzen baitu) zerikusia duen lana egin duzu. Zure lana ikusita, etorkizunean jarraituz gero, nahi izatekotan, zer plantamendu landu nahi duzun jakitea gustatuko litzaidake. Bideoa ere oso aproposa izan da. Bejoindezula!
Lanari begira, landutako zatiak oso aproposak izan dira eta bai marko teorikoa, baita erabilitako datuak ere egin duzun lanerako tresna egokiak izan direla pentsatzen dut. Honetaz gain, bideoan egindako elkarrizketak lanari sakontasuna ematen dio.
Hala ere, sare sozialen garapenak aldaketa ugari dakar eta beste sare sozialak (adibidez Twitch, TikTok) kontuan hartzeak zure proiektua hobetu dezake. Bukatzeko, ondorioen aldetik, bideoan agertzen den erantzukizun sozialari buruzko gogoeta ere gehiago lantzea oso interesgarria izan daiteke.