Kolesterolaren eragina osasunean

Gorputzeko gehiegizko kolesterola herritarrak gehien kezkatzen dituen osasun-arazoetako bat da, arterietako hormetan plaka aterosklerotikoak eratzen dituelako eta arazo kardiobaskular larriak sortzen dituelako. Ikerketa lan honetan 71 norbanakok erantzundako inkesta bat burutu dugu, gizarteak kolesterolaren inguruan duen ezagutza eta kolesterol kontsumoa (otordu batetan oinarrituz, afarian) aztertzeko.
Taldearen izena
Azetil CoA
Taldekideak
  • Oier Larrazabal Lekuona
  • Ane Gonzalez Zubiaurre
  • Iker Etura Montoya
  • Haitz Beobide Urkizar
Irakaslea / tutorea
Beñat Arana .
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1996 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Ariceta Ganuza

CIMA LAB Diagnostics

UNAV  

Kaixo gazteak! Lan bikaina, zorionak benetan!
Kolesterolari buruzko egin duzuen lana oso interesgarria iruditu zait, nik osasun arloan lan egiten dudan arren, gaixotasun hematologikoen atalean egiten dut lan, bai ikerketan baita eguneroko diagnostikoetan. Hala ere, zuen lana nahiko gertu dago nire egunerokotasunetik.
Lanari buruz dagokionez, oso ondo prestatu duzue bai marko teorikoa, bai metodologikoa ere. Kolesterolari buruzko bibliografia asko eta egokia bilatu duzuela argi dago lanean. Gainera, inkestako erantzunak ondo errepresentatu dituzue lanean. Azkenik, bideoari dagokionez, oso lagungarria iruditu zait, lan guztiaren laburpen bikaina egin duzuelako bertan.
Bestalde, inkestatu gehiago biltzea lortuko bazenute, proiektua hobetuko zenukete, baita beste inguru bateko pertsonak lortu izanez gero. Azkenik, inkestan, osasunari buruzko galdera batzuk sartuko nituzke, horrela, zuen hipotesia hobe konprobatu dezakezue.