Kotxe hibridoei buruzko ikerketa
- Taldearen izena
- Bilbo Watson taldea
- Taldekideak
-
- Nabil Salgado Maslohui
- Oier de Diego Ulibarri
- Xabier González López
- Irakaslea / tutorea
- Danel Kortazar Zabala
- Ikastetxea
- Beurko BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Barakaldo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Gizarte zientziak
- Ingeniaritza teknologia
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 39 KB
Ikertzaileen balorazioak
Asier Salazar Ramirez
Seinale fisiologikoen prozesamendua eta hauek prozesatu eta erabiltzeko programazioa
Bilboko Ingeniaritza Eskola
UPV/EHU
Kaixo ikertzaileok!
Ondo egindako lana zuena, zorionak! Aukeratu duzuen gaia gaur egun guztion ahoan dagoen gaia da eta, nahiz eta nik momentu hauetan beste arlo batean ikertzen dudan (ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko programak informatikoak garatzen) betidanik interesgarritzat izan dut mugikortasun elektrikoaren gaia.
Zuen ikerketari buruz, oso ona iruditu zait kotxe kontzesionario batera joateko izan duzuen ideia. Izan ere, horretan egunero lan egiten duen pertsona batek eman ahal diguna baino informazio fidagarriagorik aurkitzea zaila da. Gainera, aukeratutako elkarrizketa formatuaren originaltasunak errazago egiten du eman nahi duzuen informazioa ondo jarraitzea. Ondo egina.
Hala ere, zuen lanaren edukia hobetzeko ona izango litzateke kotxe eredu zehatz bat aukeratzea. Eta, behin eredu bat aukeratuta, konbustioko motorreko eta diseinu hibridoko aukerak euren artean konparatzea ona litzateke, zuek aipatzen dituzuen hainbat alderdi datu objektiboekin aztertzeko: kontsumoa, potentzia, CO2 emisioak… Ikertzen dugunean ezinbestekoa da ematen duguna informazio kualitatiboa, posible bada, kuantitatiboki ere justifikatzea grafiko edo taulak erabiliz. Beraz, zuen lanean sakontzera eta esaten duzuena frogatzeko zenbait datu numeriko bilatzera animatzen zaituztet.
Lan txukuna eta gai oso interesgarria. Zorionak berriz ere,