Landareen Fotosentsibilitatea
- Taldearen izena
- NVS
- Taldekideak
-
- Josu Rezola .
- Ander Iraola .
- Eneko Fernandez None
- Ander Villameriel .
- Irakaslea / tutorea
- Beñat Arana .
- Ikastetxea
- Zurriola Ikastola
- Maila
- batxilergoa2
- Herria
- Donostia
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 3206 KB
Ikertzaileen balorazioak
Silvia Arazuri Garin
Ingeniaria
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Kaixo mutilak!
Oso lan interesgarria egin duzue, zuek esaten duzuen moduan jende askok uste du landareak edozein lekutan bizi daitezkela. Lorategien diseinuan oso garrantzitsua da halako landare mugimenduak kontrolatzea, behin lorategia landuta ezustekorik ez izateko.
Gaia ongi kokatu duzue, erreferentziak zientifikoak erabiliz eta metodologia zuzenari jarraituz. Dena den, bideoa ez da oso erakargarria, pena handia da zure lana ez erakustea. Beraz argazkiren bat edo grafikoren bat baldin baduzue, bideoan sar dezakezue, horrela askoz hobeki geratuko da aurkezpena.
Zorionak eta aurrera zientziarekin!
___
Adrián Salazar Sánchez
Microbiología
Facultad de Farmacia
UPV/EHU
Lan interesgarria, polita eta oso bisuala, zorionak!
Zuen lana ez dago nire lan esparruarekin zuzenki erlazionatuta (izan ere, farmazialaria eta mikrobiologiako ikerlaria naiz), baina bere garaian hau ikastea tokatu zitzaidan eta onerantz arritu nau lanean erabili eta azaldu dituzuen termino botaniko ugari; batxilergoko ikasleak izateko eta arlo hauen inguruko jakintza (printsipioz) mugatua izanik ikerketa lan ona burutu duzue.
Hala eta guztiz ere hobekuntza proposamen batzuk aipatu nahiko nizueke etorkizunean burutuko dituzuen bestelako ikerketa lanetarako. Lehenengoa erreferentzia bibliografikoak ipini behar dituzue testua idatzi ahala; hau da, ez da nahikoa lanaren amaieran bibliografia guztia jartzea. Bestalde, eta pixkat larriago iruditu zaidana, landareen fototropismoa eta argi ezberdinek duten eraginaren grafikoa daukagu. Testuan adierazi duzuena ez dago zuzen; izan ere, grafiko hori beste lan batetik erauzita dago, non zizareen fototropismoari buruz ikertu duten, ez landareena.
Hala eta guztiz ere lan ona iruditu zait orokorrean, hori dela eta, zorionak berriz ere!