Lergo laguntzailea elbarrituentzat

Ikusi dugu pertsona elbarriek laguntza gutxi dauzkatela beraien etxeetan, horregatik pentsatu dugu laguntzaile bat sortzea beraientzat. Auto telegidatu honek ezinduak behar dituen gauzak eramango ditu eta ezinduak kontrolatzeko ahalmena edukiko du. Gauzak sartzeko plataforma bat izango du eta hau altxa eta jaitsi ahal izango da beraientzat erosogoa gerta dadin.
Taldearen izena
Jed
Taldekideak
  • Danel Pozo Bermejo
  • Josu Gonzalez Vicente
  • Jon Lerchundi Ariztegui
  • Eneko Corbella Martinez
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2202 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Olave Fernández

Kimika eta Nanoteknologia       

POLYMAT

UPV/EHU

Kaixo talde! Lehenik eta behin zorionak zuen robotarengatik.
Asko gustatu zait proiektuaren izaera soziala. Gainera zuen buruarekin zintzotasuna izan dezutela nabari da, arazo desberdinak eta hobetzeko irizpideak kontuan izan duzute eta.
Aipatzen duzuen moduan, pixkat gehiago faltako litzaioke robotari bere helburua lortzeko, agian kamara bat eta egonkortasun pixkat gehiago izatearekin nahikoa.
Edonola, ez pentsa amaierako helburua ez lortzeagatik ez dezutela lan ona egin, denbora izango duzue etorkizunean nahi dituzuen hobekuntzak egiteko. Proiektua gustatu bazaizue jarraitu ekiten zuen denbora librean, eta zihur noizbait egindako eta ikasitako guztia gizartea hobetzeko erabili ahalko duzuela. Ondo izan!

___

Urko Martinez Marigorta           

(gaixotasun komplejuen) genetika         

Bioinformatika

CIC bioGUNE

Kaixo ikertzaile gazteak! Zorionak egindako lan bikainagatik! Ni oso zelai desberdinekoa naiz ni (giza genetika), baino impresio haundia eman dit zuen ausardiak. Ez nuen uste lortuko zenuenik, eta azken bideoa ikusteak poz handia eman dit (segi segi builaka hasi naiz!). Etorkizunerako, bi iradokizun ditut bakarrik. Alde batetik, dagoeneko planteatzen duzuenarekin guztiz ados nago: lau gurpilarekin oreka hobegoa lor zitekeen. Beste aldetik, aurrekoarekin lotuta dagoena, ea animatzen zareten bi arduinoekin saiatzen. Ez dut kodigoa ulertzen, baino esango nuke direkzio bakarra lortu dezakezuela arduino batekin, eta bikin ibilbide zirkularragoak lortu zitekeen. Zorionak!