Lur azpiko urak ateratzeko sistema

Diseinatutako proiektu hau lur azpiko urak ateratzeko sistema bat da, eguzkiaren energia aprobetxatuz, funtzionamendu autonomo bat lortzen da bertan dauden kontrol elementu eta eragingailuak elikatuz. Ur ponpa bat eta sentsoreak dituen depositu bat erabiliz, ura erabilgarri izatea ahalbideratu dezake, errekurtso hau lur azpian dagoen zenbait tokietan.
Taldearen izena
Teknourola
Taldekideak
  • Ekaitz Osa Urrestilla
  • June Berasategi Plazaola
  • Iker Iglesias Lazkano
  • Julene Elustondo Carapeto
Irakaslea / tutorea
Patxi Iturriarte Kortazar
Ikastetxea
Urola Ikastola BHI (Ikastetxe publikoa Azpeitia)
Maila
dbh4
Herria
AZPEITIA
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 718 KB


Ikertzaileen balorazioak

Maite de Blas Martín    

Ingurumen Teknologiak - Airearen Kalitatea - Ingurumen-Aztarna          

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV/EHU

Kaixo talde!

Zorionak egin duzuen lanagatik. Proposatzen duzuen lurrazpiko ura ateratzeko sistema hau erabilgarria izan daiteke zuen udalerritik gertu, baina baita munduko beste zenbait tokitan ere. Zorionak!

Uraren ustiapena ikertzen dudan arloa (airearen kalitatea) ez den arren, oso interesgarria iruditu zait proposatzen duzuen sistema. Gainera, energia berriztagarriarekin funtzionatzen du eta, airearen kalitatea hobetzeaz gain, baliabide naturalen agortzea ekiditen du. Ez hori bakarrik, ur-eskasiaren arazoari aurre egiteko mesedegarria izan daiteke.

Sistemaren muntaketaren bideoa asko gustatu zait, oso ondo azaldu duzue. Nahiz eta bideoa grabatzeko zenbait oztopori aurre egin, grabazioa oso ona da. Bestalde txostenak biltzen duen informazioa zeharo txukuna eta argia da (eskemak, aurrekontua eta kronograma eta guzti, azalpenak ulerterrazak eginez). Gainera, proiektua garatzeko erreferentzia fidagarriak aipatu dituzue.

Proposaturiko sistema aplikagarria da eguneroko bizitzan, zuen bizitokitik gertu eta eguzki-energiaz funtzionatzen duenez mantenu-kostuak txikiak dira. Tresna txukundu eta margotu ondoren, oso polita geratu zaizue… zorionak! Gainera, proiektua egiteko ingurumen zientziak eta teknologia diziplina desberdinak aplikatu dituzue, hala nola, AutoCAD programa eta Arduino plaka programatzea… lan bikaina! Horrez gain, sistemaren arazoa (zarata elektrikoa) topatu duzue eta baita konpondu ere.

Animatzen zaituztet eguzki plaken eta baterien karga-sistemaren inguruan proposatzen dituzuen hobekuntzak egitera. Sistema hobeto ondoren tresna egoera errealean frogatu dezakezue. Agian horretarako diru-laguntzaren bat beharko duzue, ea lor dezakezuen! 😊

___

Alberto Peña Bandrés  

Fluidoen Mekanika/ Simulazio Konputazionala  

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU        

Zorionak gazte!!
Primeran azaldu duzue zuen proiektua. Oso ondo ulertu da, bai txostenean eta baita bideoan ere.
Ikerkuntza- proeiktuak fluidoen mekanikaren eta orokorrean energiaren arloan egiten ditut, justu zuek landu duzuena. Dena sartu duzue proiektu honetan: eguzki plakak, ponpatze sistema, sentsoreak, … Oso proiketu konpletoa da zuena.
Lan bikaina egin duzue ere programazioarekin eta piezak diseinuarekin, inprimatzearekin eta muntaketarekin. Gainera, laguntza eskatu duzue eta elkarrekin egin duzue lan. Oso garrantzitsua da hori zientzia arloan. Bibliografian kontsulta egitea, egin duzuen bezala, ezinbestekoa da.
Etorkizunean, ikerkuntza egiten jarraitzen baduzue, konturatuko zarete arazoak daudela eskalekin. Hau da, maketen emaitzak prototipo erreal handi batera eramatea ez da gauza erraz bat. Baina, ziur nago arazo horiek ere konponduko zenituzketela.