Lurzoru desberdinetako mikroorganismo biodibertsitatea aztertzen

Laudioko institutuan baratze bat sortzeko, lur mota desberdinetako bakterio eta onddoei buruzko ikerketa egin da . Hau lurren artean onddo eta bakterio- biodibertsitatea zeinetan den handiena jakiteko egin da. Izan ere, zenbat eta mikroorganismo mota gehiago aurkitu, orduan eta eraginkorragoa izango da landareen hazkuntza.
Taldearen izena
Bikote subatomikoa
Taldekideak
  • Nahia Rodriguez Castaño
  • Hugo Goikoetxea Sánchez
Irakaslea / tutorea
Zaloa Kintana Goikoetxea
Ikastetxea
Laudio BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Laudio
Probintzia
Araba
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 177 KB


Ikertzaileen balorazioak

Juanma Ramirez         

Biokimika, Genetika, Angelman sindromea       

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV/EHU        

Kaixo bikote subatomikoa!
Bai lan ederra egin duzuena!! Bikaina!! Zorionak!! Eta bideoa, ME ENCANTA!!!
Oso interesgarria da egin duzuen ikerketa! Eta aurkeztu duzuen bideotik, baita Materialak eta Metodoak atalean idatzi duzuenagatik ere, ikertzaileok laborategian egiten dugun eguneroko lanaren inguruan asko ikasi duzuela (mikroorganismoen hazkuntza, diluzioak, etab) ikusten da. Nik ere, nahiz eta zuek erabilitako helburu ezberdin baterako izan, astero hazten ditut bakterioak laborategian. Eta badakizue zer, ikerkuntza egiten 10 urte daramatzadan arren, askotan nire bakterioak ez dira behar bezala hazten ere. Honekin, nahigabe laborategiko beste egunerokotasun bat ikasi duzuela esan nahi dizuet. Hau da, esperimentuak ez dira beti ondo ateratzen. Edozein ikertzailek, berdin du arloa, planifikatutako esperimentuak askotan behar bezala ez direla joaten esango dizue. Beraz, ez zaitezte gehiegi arduratu gutxi edo asko hazi diren erreplikaz.
Zuen txostenari dagokionez, ezin hobe egin duzuela uste dut, benetan! Sarreran oso ondo laburtu duzue zuen emaitzak azaltzeko behar den informazio guztia; hau oso garrantzitsua dela uste dut nik. Sarreran ez baita aurkitzen duzun informazio guztia jarri behar, baizik eta soilik zuen emaitzetan eta eztabaidan aurkeztutakoa ondo ulertzeko behar den informazioa. Hortaz, oso ondo!! Material eta metodoak ere oso ondo azalduta daude. Eta emaitzak aurkezteko erabilitako grafikoak oso aproposak direla iruditu zait. Bueno, eta zer esan formatuaren inguruan, aldizkari batetik ateratakoa dirudi!
Bestalde, zuen kasuan chloramphenicol eta anfoterizina B erabili duzue onddoak eta bakterioak hazteko, hurrenez hurren. Proiektuarekin jarraitzen baduzue, beraz, interesgarria izango litzateke konparatutako lur mota bakoitzean zehazki zein bakterioak eta onddoak aurkitzen diren. Agar mota ezberdinak erabiliz hau lortu daiteke. Agian, konpost lurra ortuko lurra baino aberatsagoa izan daiteke onddo edo bakterio tipo batzuetan, zeinek landare baten hazkuntzarako lagungarriagoak diren. Modu honetan, segun zein landare jarriko dituzuen, ortuko eta konpost lurren arteko nahasketa aukera hobeagoa izango liratekeen jakingo zenukete.

___

Adrián  Salazar Sánchez

Microbiología

Facultad de Farmacia

UPV/EHU

Proiektuaren txostena artikulu zientifiko baten moduan aurkeztea sorpresa on bat izan da eta egindako bideoa… itzela!
Nire lan eremua mikroorganismoekin erlazionatuta dago, beraz zuen lana irakurtzea gusto bat izan da.
Akatsen bat ateratzearren txostenaren luzera izango litzateke, pixkat motza iruditu zait eta gustatuko litzaidake proiektu hau aurrera eramateko ikasi duzuen guztia honetan islatuta ikusi izana. Bestalde, bibliografian aurkitu dut akats nabariena (esaterako 1 eta 2 erreferentziak berdinak dira), hau ondo egon ezkero lan profesional baten parean egongo litzateke ia-ia aurkeztu duzuen proiektua.
Hala eta guztiz ere, lana bere osotasunean ikusita, ikerketa lan oso on bat iruditu zait eta seguru nago aurten ez bada, holan jarraituz gero, datorren urtean sarituenen artean egongo zaretela dudarik gabe.