Maskarillen ikerketa

Proiektu honetan maskarriletan pilatzen diren bakterioen kultiboa egin dugu, eta ondoren, kontatu eta konparatu egin ditugu pertsona eta maskarilla moten arabera. Maskarillak ordu kopuru ezberdinez erabili ditugu. Gainera telazko maskarilletan modu ezberdinetara garbituz aztertu ditugu.
Taldearen izena
Maskarillen ikertzaileak
Taldekideak
  • Adur Ganuza Garcia de Albeniz
  • Unai Segurola Rezabal
  • Iraia Martinikorena Ariztimuño
  • Uxue Arretxea Arauzo
Irakaslea / tutorea
Ainhoa Illarramendi Isasi
Ikastetxea
Amazabal BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Leitza
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 5865 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 847 KB


Ikertzaileen balorazioak

Juanma Ramirez         

Biokimika, Genetika, Angelman sindromea       

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV/EHU        

Kaixo laukote!
Bai lan polita egin duzuena! Zorionak!!!!
Aukeratu duzuen lana oso interesgarria iruditu zati!! Izan ere, gure laborategian COVID-19aren inguruan ikerketa batzuk egiten gabiltza ere. Musukoen erabilera txarra, edota material txarrekoak direnak, beste motatako gaixotasunak ekar ditzakete; zuek aztertu duzuen moduan, musukoetan geratzen diren bakterioen ondorioz. Mota desberdin musukoen artean itsatsitako bakterio kopurua aztertzerakoan jendearen osasunarentzako onuragarriak izan daitezkeen ondorio asko atera ahal dira. Beraz, ideia oso polita garatu duzuela uste dut! Eta bikain gainera! Zorionak benetan!
Zuen txostenari dagokionez, guztia oso ondo azaldu duzuela iruditu zait. Agian, txostenaren emaitzen atalean azalpen txiki batzuk faltan bota ditut. Orokorrean, grafiko, taula edo bestelako figurekin batera azalpen txikitxoak ematen dira, irakurleak hobeto uler dezan. Nahiz eta prozedura jada material eta metodoetan azalduta dagoen, eta oso ondo gainera, emaitzetan datuak aurkeztu behar dira. Adibidez, nik ondorioen bigarren paragrafoko lehenengo hiru lerroak, emaitzen atalean sartu izango nituzke. Dena den, erabili dituzuen grafikoak eta irudiak zuen datuak aurkezteko oso aproposak direla iruditu zait.
Bestalde, ondorioetan oso ondo aipatzen duzuen moduan, denok bakterio kantitate desberdina dugu. Modu berean, musukoetan itsatsita geratzen diren bakterio kopurua aztertzerakoan, asko eta gutxi hitz egiten duten pertsonen artean desberdintasunak aurki ahal ditzakegu. Horregatik, zuen proiektuarekin jarraitzea erabakitzen baduzue, musuko desberdinak denbora labur batean zehar (3 minutu) konparatzea proposatzen dizuet. Nola? Ba, erabiltzaileek testu bat irakurri dezatela, edo abesti bat abestu dezatela, eta orduan musukoetan geratu diren bakterio kopurua orain egin duzuen moduan aztertu. Horrek pertsonarekiko dauden desberdintasunak gutxituko dituela uste dut. Beraz, musukoen materiala bakterioen itsaspenerako hobeago edo txarragoak diren aztertu ahalko duzue. Geroxeago, bakterioen kopurua 4 edo 8 orduko erabilerara estrapola daiteke.

___

Iban Ubarretxena Belandia       

Biologia Estructural, Bioquimica y Biofisica        

Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)        

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzutela iruditzen zait, zorionak beraz!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana, alegia maskarilla mota eta erabilerak bakterio kopuruekin duen erlazioa asko interesatu zait. Zer esanik ez gaiak egunkortasun handia du, nahiz eta noski proiektu honetan virusak ez aztertu horretarako baliobide bereziak behar direlako. Bakterioek ere osansunarengan ondorio nabarmenak dituzte, bai onerako eta baita txarrerako ere. Gainera maskariillak gure bizitzaren parte dira gaur egun eta baliteke etorkizunean ere garrantzitsuak izaten jarraitzea. Beraz ikerketa gai aproposa aukeratu duzutela iruditzen zait. Bideoa ere bikain!

Proiekatuaren inguruan egindako azterketa eta kudeaketa egokiak iruditu zaizkit. Hipotesia argia eta ondo azalduta zegoela iruditu zait. Orain arte ikerketak estalgabetutako ondorio nagusiak bikain identifikatu dituzutela iruditu zait. Ain zuzen ere, alde batetik ikerketan parte hartu duten lagunen arteko oinarrizko bakterio kopuru ezberdiñak daudela eta hauek eragile ezberdinen menpean daudela. Alegia, ikerkuntzan laginketa zein garrantzitsua den azpimarratzen duena. Eta bestalde, zaila dela saiakuntzak erreproduzitzea aldakortasuna dagoelako. Hau da, oso garrantzitsua dela baita ere saiakuntzak askotan errepikatzea eta estatiskikoki balioa duten datoak jasotzea.

Beraz, anitz gozatu dut zuen lana irakurtzen. Aurrera begira, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean.
Nere ustez interesantea izango litzateke lagun gehiago parte hartuko balukete ikerketan laginketa haunditzeko eta estatistikoki esanguratsuak diren datu gehiago jasotzeko. Zuei gehiago laguntzeko ideia bat besterik ez da.

Bukatzeko, zorionak eman nahi dizkizuet proiektuagatik eta animo ikerketaren hurrengo pausoekin.

Agur bero bat.