MIgueL - Entzuteko beste modu bat

Ahots arazoak edo mutuak laguntzeko aplikazio bat sortu dugu, beraiek gehien erabiltzen dituzten hitz edo esaldiak idatzi eta zerrenda batean gordetzen direnak. Gero horiek sakatzerakoan ahotsez entzuten da. Hiru hizkuntza ezberdin erabili ditzakete.
Taldearen izena
MAGALE-3A-1
Taldekideak
  • Ander Ameztoy Rodriguez
  • Didaka Carmona Velasco
  • Naroa Galarza Zurbano
  • Sara Novo Gebremedhin
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 605 KB


Ikertzaileen balorazioak

Andoni  Amurrio

Informatika/Telekomunikazioak

UEU     

Kaixo Ekipo! Mila zorion zuen lanagatik. Ikaragarri gustatu zait!
Gai ederra aukeratu duzue. Guretzat eguneroko gauza errazak direnak, beste batzuentzat sekulako erronkak izan daitezke.
Egin duzuen txostena txalotzekoa da. Gehien gustatu zaidana erabili duzuen metodologiaren idazketa izan da. Bestalde, sortutako erroreak horren ondo identifikatzea eta konpontzen nola saiatu zareten idaztea ere bikaina dela uste dut, horrela gero proiektuarekin jarraitzen dutenek, edo antzekoren bat egin nahi dutenek, informazio baliagarri asko edukiko dute zuei esker.
Pena handia da Google-k euskarazko materialik ez edukitzea, espero dezagun denboraz gabetasun hori betetzen joatea. Bestela, beste toki batzuetan bilatzea tokatuko zaigu, eta ez badago, guk sortuko dugu! 😊.

Azkenik, aplikazioa besteekin partekatzera animatzen zaituztet (web orri batean, sare sozialen bidez…). Horrela, zuen lagunen ideiak kontutan hartu ditzakezue proiektuarekin aurrera jarraitzeko.
Animo, eta laster arte!

___

Asier Salazar Ramirez 

Seinale fisiologikoen prozesamendua eta hauek prozesatu eta erabiltzeko programazioa  

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV/EHU

Kaixo talde!

Lan polita egin duzuena! Zorionak! Pozik ibili naiz zuen laneko txostena eta bideoa berrikusten. Zuen lana oso interesgarria iruditu zait eta zuekin oso identifikatuta sentitu dut nire burua. Izan ere, nik ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko gailuak eta aplikazio informatikoak garatzen lan egiten dut (EHUn irakaslea/ikertzailea naiz). Teknologiak asko egin du aurrera eta behar bereziak dituzten pertsonei laguntzeko erabiltzea ezinbestekoa da. Zuen proiektuarekin jarraitzera animatzen zaituztet, horrelako ekimenak beharrezkoak direla!

Proiektua garatzeko jarraitu duzuen dokumentazio prozesua asko gustatu zait. Mobilerako aplikazio bat nola programatzen den ez zenekiten eta zerotik jakintza iturriak bilatu dituzue eta asko ikasi ere. Bidean aurkitutako zailtasunak eta programazio erroreak konpontzeko ere informazio iturri ezberdinak arakatu dituzue. Ikertzaile eta diseinatzaileok hau egiten dugu etengabe eta zuek gu bezain ondo jardun duzue. Gainera, beste batek zuen pausuak errez jarrai ditzan, primeran dokumentatuta utzi dituzue iturri denak txosteneko bibliografiako atalean.

Bestalde, bibliografiarekin egin duzuen moduan, gomendatzen dizuet txostenetan zuen aplikazioa nola dabilen ikusteko internet estekaren bat uztea edo youtubera bideoren bat igotzea. Nahiz eta proiektua guztiz amaituta ez egon, oso inportantea da ikertzaileontzat gure emaitzak besteei erakustea eta besteekin partekatzea. Izan ere, garapen hauek ez dira amaitzen talde bakar batek eginda, baizik eta askok parte hartuta eta talde bakoitzak bere ekarpen txikiak emanda. Hortaz, saiatu behar dugu beti gure lanaren erakusketaren bat ematen.

Hala ere, lan txukuna zurea! Ondo egina.

Asier Salazar Ramirez (Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU)