Moving Cities

Proiektu honen helburua herritarren pasibotasuna gutxitzea da, jarduera fisikoa eginez, honela osasun arazo asko ekiditzeko. Gure helburua lortzeko mugikorreko aplikazio bat sortuko da, non herritarrak komunitateka taldekatuz ariketa fisikoa egitera bultzatuko ditugu. Oinez eginez, kirola egiten irtenda edota erronka fisikoak burutuz. Honez gain sariak izango dituzte motibatzeko.
Taldearen izena
Bermibot
Taldekideak
  • Irati Bilbao Gerekaetxebarria
  • Irati Urresti Parra
  • Olaia Gomez Quintana
  • Eneko Irisarri Renteria
Irakaslea / tutorea
Eneko Juaristi Campillo
Ikastetxea
Sagrado Corazon Ikastetxea
Maila
dbh4
Herria
Bermeo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 6843 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 96 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ibai Inziarte

Aldakin Taldeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendaria

Zorionak!!!! Gaur egun sedentarismoa gure gizartean arazo haundia da eta pentsatzen dut etorkizunean haundiagoa izango dela. Oso ideia ona izan duzuela iruditu zait. Proiektu hontako gauzarik zailena.

___

Andoni  Amurrio

Informatika/Telekomunikazioak

UEU     

Kaixo Ekipo! Zeren lan ederra egin duzuen, zorionak!
Analisi bikaina egin duzue zuen proiektua motibatzeko, eta oso gaurkoa den arazo bati aurre egiteko proposamen ezinhobea egin duzue.
Oso ideia ona iruditu zait QR kode bat txostenean gehitzea. Neuk jada jaitsi dut eta laster hasiko naiz nire jarduerak monitorizatzen.
Bestalde, proposatzen duzuen “norgehiagoka” formatua oso erakargarria izan daiteke normalean zuek aipaturiko bizimodu pasiboa daramaten pertsonentzat. Zer iruditzen zaizue, zuen klasean horrelako txapelketaren bat antolatzea? Horrela, gero portaletan edo auzoetan kokatzerakoan informazio baliagarri asko eduki dezakezue. Gero, beharbada, herri-hiri mailan ere antolatu dezakezue… 😊.
Animo eta laster arte!