Musukoiek babesten gaituzte?

Musukoia uneoro eraman behar dugun egoera honetan, hauen eraginkortasuna ikusi nahi dugu musukoien moten arabera eta lekuaespazioaren arabera. Horretarako, musukoi mota ezberdinak eta kalitate ezberdinekoak baldintza desberdinetan erabili ditugu. Musukoen homologazioa egiten duten enpresek pasatzen diren bakterioen kopuruarekin neurtzen dute haien eraginkortasuna eta horregatik guk metodo hau erabili dugu.
Taldearen izena
Erronkari DBH4 α
Taldekideak
  • Ainhoa Ederra Conget
  • Inhar Urzuriaga Santesteban
Irakaslea / tutorea
Aitor Zandueta Criado
Ikastetxea
Erronkari DBHI
Maila
dbh4
Herria
Erronkari
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1995 KB


Ikertzaileen balorazioak

Adrián  Claver Alba       

Materialen Ingenieritza // Ingeniería de materiales       

UPNA/NUP

Kaixo gazteak!

Lehenik eta behin ZORIONAK egindako lanagatik! Asko gustatu zait bai aukeratutako gaia baita nola aurrera eraman duzuen ere. Zuen lana erakusten du nola posiblea den modu erraz batean gaur egungoa den gai bati buruz ikerkuntza prozesu oso bat egitea. Nire ikerkuntza esparrua materialen ingeniaritza da eta materialen gainazalean bakteriak duten eragina aztertzen dugu, beraz zuen aukera ezin hobea iruditu zait.
Harira joanda, ikerkuntza mota hauetan erabiltzen duten metodologia zuen lanerako ederki moldatu duzue eta faktore ezberdinak kontuan hartu dituzue (pertsona ezberdinekin frogatzea) oso garrantzitsua dena. Prozesu osoa ondo definitu duzue eta hainbat froga ezberdin egin dituzue; honek zuen lanari fidagarritasun eta balore handiagoa ematen dio. Gainera, musukorik gabe froga egitea erreferentzia bezala; edozein benetako ikerkuntzetan egiten den bezala, aproposa da emaitzak aztertu ahal izateko. Txostena eta bibliografia oso ondo daude. Azkenik, esperimentu berria egitea espero ez zenuten emaitzak ikusterakoan azpimarratu nahiko nuke. Ikerkuntzan ez ditugu beti espero ditugun emaitzak ikusten eta garrantzitsua da horrelako ideiak izatea.
Bukatzeko zuen lana hobetzeko hainbat puntu komentatu nahiko nituzke. Txostenean, aurkezpena hobea izateko, ondo legoke testua justifikatzea, argazkietan azpitituluak jartzea eta grafiketan ardatzen izenburuak agertzea. Azkenik, proposamen bat luzatzen dizuet zuen ikerkuntzarekin jarraitzeko, eragin izan dezaketen beste faktore batzuk kontuan hartzea; musukoa ondo jarrita eramatea edo bentilazioa adibidez.

___

Idoia Zarrazquin Arizaga          

Osasuna, nutrizioa eta zahartze osasuntsua     

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

UPV/EHU

PROIEKTUA ONDO DAGO BAINA GAUZA DEXENTE DAUDE HOBETZEKO:

- COVID-19 GARAIAN KONTUTAN IZAN BEHAR DA BIRUS BATETAZ ARI GARELA ETA EZ BAKTERIO BATETAZ, KONTUZ HOBEKIN...
-POWER POINT BAT ERABILTZEA LAGUNGARRI IZAN DAITEKE
- MUXUKOEN SAILKAPENA ONDO AZALDU BEHARKO LITZATEKE
- EMAITZA ZEHATZAK ( DATUAK) FALTA DIRA

ANIMO ETA AURRERA!