Musukoiek babesten gaituzte? Musukoien eraginkortasuna egunean zehar

Musukoia uneoro eraman behar dugun egoera honetan, hauen eraginkortasuna ikusi nahi dugu musukoien moten arabera eta lekuaespazioaren arabera. Horretarako, musukoi mota ezberdinak eta kalitate ezberdinekoak baldintza desberdinetan erabili ditugu. Musukoen homologazioa egiten duten enpresek pasatzen diren bakterioen kopuruarekin neurtzen dute haien eraginkortasuna eta horregatik guk metodo hau erabili dugu.
Taldearen izena
Erronkari DBH4
Taldekideak
  • Izaro Baines Arregi
  • Amets Gaspar Arana
  • Egoi Zalguizuri Ederra
Irakaslea / tutorea
Aitor Zandueta Criado
Ikastetxea
Erronkari DBHI
Maila
dbh4
Herria
Erronkari
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1327 KB


Ikertzaileen balorazioak

Rafael Aldabe Arregui

Centro de investigación de la Clínica Universidad de Navarra (CIMA)

Musukoei buruz lana gaurkotasun-gai aztertzen du eta hori haunditzen du lan baten impaktoa eta alde horretatik oso adimentsua izan da gai hau aukeratzea. Gainera lan honekin ematen zaio gizarteari informazio baliogarria eta orain erabil daitekela laguntzeko daukagun arazo haundi honekin. Lana zientifikoki antolatu da eta emaitzak lortu dira. Oso ondo egin dira esperimentuak eta bakarrik aurkitzen ditut akats txiki batzuk normalak direla daukazuen adinarekin.
Hasteko, bideoaren soinua hobetu daiteke esaten dena ondo ulertzeko. Eta irudiak-bideoak sartzen badira proposamena oinarritzen da.
Normalean sarrerak luzeagoak egiten dira aurkezteko ea nola dago gaia momentu honetan, nolakoa den aztertu nahi duen arazoa eta zergatik egin behar dira esperimentuak. Eta bukatzeko ohartxo tekniko batzuk esperimentuak hobetzeko: Ikusi duzuenez zaila da jakitea batzutan ea agertzen diren koloniak kutsadura edo benetakoak al diren. Horretarako kontrol negatiboak eramaten dira eta zuen kasuan izango litzateke ireki petri platerak eta ezerrez egin gabe eduki irekitak eta horrela jakingo duzue ea platerak kutsatzen al diren. Eta kontrol positiboak erabiliko nituzke baita ere goizean eta arratsaldean, esan nahi dut eduki gabe platerak goizean eta arratsaldean. Eta emaitzak aurkezterakoan porzentaiak eta zenbaki orokorrak erabilzea laguntzen du dena hobeto ulertzeko.
Lan bikaina egin duzue eta nik uste dut ikerkuntza zuen etorkizunean egon daitekela. Segi horrela

___

Idoia Zarrazquin Arizaga          

Osasuna, nutrizioa eta zahartze osasuntsua     

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

UPV/EHU

PROIEKTUA ONDO DAGO NAHIZ ETA 084 PROIEKTUAREN OSO ANTZEKOA IZAN
GAIA INTERESGARRIA DA BAINA PANDEMIA GARAIAN BAKTERIOAK BAINO GARRANTZITSUAGOA DA BIRUSAK NEURTZEA
AHOLKU BATZUK:

- POWER POINT BAT ERABILTZEA ONDO LEGOKE
- MUXUKOEN SAILKAPENA ONDO AZALTZEA ONDO LEGOKE
- EMAITZAK FALTA DIRA ( DATUAK)
- BIDEOAREN BUKAERA FALTA DA

DENA DEN, ANIMO ETA AURRERA!