ORTUINO: Ortuaren ureztaketa automatizatua.

Laudio institutuan kokatutako ortuaren ureztaketa arduinoren bitartez automatizatzea izan da gure helburua, oporretan landareek lehorte estresa jasan ez dezaten. Sentsore ezberdinak erabili ditugu, hezetasuna, tenperatura eta argi-sentsorea hain zuzen eta arduino bitartez programatu dugu baldintza zehatzak betetzen zirenean ureztaketa egiteko. Horrela urte osoan ortuan egindako lana ez da alferrik galduko.
Taldearen izena
TXALDANAK
Taldekideak
  • XABIER EREÑO RAMOS
  • IKER ITURBE MARTÍN
  • XABIER PALACIOS PEREIRO
  • EGOITZ YUSTE OSUNA
Irakaslea / tutorea
ZALOA KINTANA GOIKOETXEA
Ikastetxea
LAUDIO BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
LAUDIO
Probintzia
Araba
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 402 KB


Ikertzaileen balorazioak

Silvia Arazuri Garin

Ingeniaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kaixo mutilak! Zorionak, lan ederra egin duzue!
Programatzea ez da erreza, batez ere zerotik hasita. Beraz ausartak izan zarete gai hau aukeratzen. Bideoa oso originala da, argia eta zehatza.
Zuek planteatu duzuen lana landareak lehorte estresa ez izatekoa da, baina beharrezkoa den ura botatzea ere oso garrantzitsua da, ura ez xahutzeko. Horretarako, beharko duzue hezetasun sentsorea sustraiak dauden tokitik ahalik eta hurbilagoan jarri, eta kontrolatu ureztatzeko denbora. Ura jaisten da grabitatez, beraz hobe da askotan ur gutxiagoarekin ureztatzea, lurra asetzea baino.
Aurrera teknologiarekin!!!

___

Manuel Velez Elordi     

Irrati-komunikazioak, telebista eta hari gabeko multimedia komunikazioak           

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU

Kaixo, TXALDANAK taldea:
Asko gustatu zait aurkeztu duzuen lana. Nik ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta uste dut benetako arazo bat konpontzeko oso ondo jorratu duzuela ingeniaritzaren oinarri teknologikoa.
Aurkeztutako bideoan, proiektuaren motibazioa, garapena eta benetako egoera batean duen aplikazioa zuzen aurkezteko gai izan zarete.
Zuen proiektua deskribatzen duen dokumentua zein argi eta zehatz idatzi duzuen ere gustatu zait.
Proiektua ez zen erraza, baina sortu zaizkizuen zailtasunei aurre egiteko gai izan zarete. Horregatik, arduinoarekin aplikazio erreal berriak planteatzen jarraitzera animatzen zaituztet.
Datozen proiektuetan, konturatu zareten ondorio garrantzitsu honetaz ez ahaztu: Talde-lana, ondo planifikatuta eta zereginak ondo banatuta, eraginkorragoa da.