Plastikoaren eragina: aste batean zenbat plastiko kantitate erabiltzen dugu?

Gaur egun, plastikoarekin zerikusia duen edozer gauza, oso lotuta dago munduarekin, izan ere, beharko genukeena baino plastiko kantitate gehiegi erabiltzen dugu, eta ondorioz, munduak oso ondorio txarrak. Badakigunez, plastikoak erabilera asko ditu, batez ere, industrian. Guk, ikerketa propio bat egin dugu, aste batean zenbat plastiko kantitate erabiltzen dugun ikusi eta ateratako datuen arabera, zenbat CO2 kantitate isuriko genukeen aztertzeko.
Taldearen izena
Zurriko
Taldekideak
  • Erlantz Gonzalez .
  • Ekhi Goia .
  • June Zapirain .
  • Nahia San Argimiro .
Irakaslea / tutorea
Beñat Arana .
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2027 KB


Ikertzaileen balorazioak

Ekain Payán Ellacuria  

Derecho y bioética       

UPV/EHU

Alde batetik, munduaren etorkizunerako ezinbesteko gaia landu duzue; eta, bestetik, oso-oso fin aritu zarete. Beraz, jaso ezazue neure zorionik beroena, June, Ekhi, Erlantz eta Nahia! Bideoaren hasierak atentzioa ematen du, eta hori garrantzitsua da hartzaileak ikusten jarrai dezan; gainera, egunero gertatzen den egoeraren isla da.
Txostenari dagokioenez, oso egoki egituratuta eta justifikatuta dago, bai metodologiaren, bai metodoen bitartez. Hobetzeko egiten dizkizuedan proposamenak formalak baino ez dira. Bata, taulak eta figurak erabili dituzue -oso ondo egin ere-, baina aproposagoa izaten da horrelakoak eranskin gisa atxikitzea; hain zuzen ere, lanaren amaieran. Bestea, bibliografia aipatu duzue, eta hori funtsezkoa da edozein artikulu akademikotan ("El Rincón del Vago" eta horren parekoak salbu). Halere, logikoena izaten da atal hori alfabetikoki zerrendatzea eta oin oharretan ere adieraztea (adibidez, Beatriz Meunierren hitzak aipatzen dituzuenean, nondik atera dituzuen aipatzea komeni da). Azkenik, abstract" atala ingelesez idazten da, eta horren baliokidea, "laburpena", berriz, euskaraz.
Ikerketarekin jarraitzera animatzen zaituztet: gustatuko litzadaike aurrerantzean proiektuaren eboluzioaren berri izaten jarraitzea! Segi horrela, Zurriko!

___

Juanma Ramirez         

Biokimika, Genetika, Angelman sindromea       

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV/EHU        

Kaixo laukote! Benetan lan bikaina egin duzuena, zorionak!!!! Eta bideo polita ere!
Aukeratu duzuen lana oso interesgarria iruditu zait! Gainera, esan beharra daukat, zuei esker, plastikoaren erabileraren inguruan kontzientzia hartu dudala berriro. Pertsona bakoitzeko astebetean zenbat plastiko kontsumitzen dugun ikustea ikaragarria da!
Zuen txostenari dagokionez, gaia oso ondo aurkeztu duzuela uste dut, sarrera oso sakona eta informatiboa izan baita. Beste aldetik, emaitzak aurkezteko erabilitako grafikoak aproposak izan direla iruditu zait. Soilik erreferentzien formatuaren aldetik gauza txiki bat aipatuko nizueke. Ikerkuntza lan batean erreferentziak ez dira bakarrik amaieran jartzen, baizik eta testuan zehar ere; irakurleak informazio gehiago nahi izatekotan zuek erabilitako erreferentziak modu azkarrago batean aurkitu ditzan. Formatu desberdinak daude erreferentziak testuarekin lotzeko, zenbakien bitartez adibidez, baina aldizkari zientifiko bakoitzak bere formatu propioa dauka. Dena den, hau ez da eskuz egin beharreko gauza, zoratzeko izan daiteke eta! Horretarako zenbait programa daude, adibidez, nik egunero erabiltzen dudana: Zotero (https://www.zotero.org/). Doanik da eta oso erraza erabiltzeko, zenbakien (edo beste formatuekin) lotzen dizkizu erreferentziak testuan zehar eta gero zure dokumentuaren amaieran automatiko idazten dizkizu erreferentzia osoak (egileak, titulua, aldizkaria, orrialdeak, urtea, etab). Oso lagungarriak dira programa hauek, edozein testu motarako erabili ditzakezu eta.
Amaitzeko, proiektuarekin jarraitzen baduzue, astebetean etxean sortutako plastiko zaborra pisatzeaz gain, plastiko mota desberdinak pisatzea proposatzen dizuet. Batez ere, berrerabilgarriak ez diren plastikoak bereizteko. Erabiltzen dugun plastiko gehiena berrerabilgarria baldin bada, atmosferara izurtzen dugun CO2 kopurua baxuagoa izango litzateke, ezta? Beraz, berrerabilgarriak ez diren plastiko horiek, berrerabilgarriak diren plastiko batzuen ordez aldatzeko aukera dagoen jakitea interesgarria litzateke.