Sare sozialen erabilpena

Sare sozialei buruzko proiektua egin dugu. Proiektua martxan asteko, hipotesia pentsatzen eta talde plana betetzen asi ginen. Gero galdeketa batuk egin genituen ikastetxe guztiari bidaltzeko, atera ziren datuekin, konparatu egin genituen. Eta bukatzeko psikologo batekin hitz egin genuen.
Taldearen izena
MAGALE-3A-3
Taldekideak
  • Asier Erostarbe Valhondo
  • Emaitz Artola Goikoetxea
  • Oier Goenaga Arruabarrena
  • June Urdangarin Lasarte
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2441 KB


Ikertzaileen balorazioak

Amaia Munarriz-Ibarrola

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

UPV/EHU

Kaixo ikertzaile gazteak!

Zuen proiektua oso interesgarria da, eta gaurkotasun handikoa izateaz gain, gizartean oso zabaldua dagoen kezka bat du aztergai, zorionak! Oso abiapuntu egokia da inpresioetan edo esperientzietan oinarritutako hipotesi batetik abiatu, eta ebidentzia bila datuak bildu eta aztertzea.

Uste dut zuen lanaren alderdirik aipagarriena dela bildu eta aztertu duzuen datu kopurua! 200 parte-hartzaileren datuak adin eta genero desberdineko pertsonenak. Ez zait oso argi gelditu ea gurasoen datuak bildu dituzuen, txosteneko metodologia atalean parte-hartzaileei buruzko zehaztasunak ematea komeniko litzateke.

Txosteneko helburua eta hipotesia pixka bat moldatzeak lana hobetzeko aukera emango dizue. Zuek diozue “sare sozialen gehiegizko erabilpenak zer ondorio dakarren” ikertu nahi duzuela, eta hipotesian ere aipatzen dituzue “erabilera desegokia” eta denbora librearena. Hala ere, galdetegian ez duzue bildu ondorioei buruzko informaziorik, sare sozialei eskainitako denbora aztertu duzue bi aldagai kontuan hartuta (adina eta generoa). Horregatik, ez da ulertzen emaitzak aurkeztean arrazoiak ere aipatzea (instragram eta internetetik arropa erostea, adb.). Txostena molda dezakezue, eta esan zuen emaitzak azaltzeko Ferran Laluezak (oso garrantzitsua da adituen aitortza esplizitu egitea zientzian!) zenbait gako eman dizkizuela.

Bestalde, grafikoetan informazio asko dagoenez, lagungarria izango litzateke kolore bera mantentzea ordu-kopuru berari erreferentzia egiteko (adb. 2-3 ordu beti berde berarekin). Bukatzeko, txostenean dauden zenbait akats gramatikal eta tipografiko zuzentzea gomendatzen dizuet.

Segi gogotik lanean gazteak!

___

Miren Arantzeta Pérez 

Psikolinguistika - Neurolinguistika         

Micaela Portilla Ikerkegunea

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan ederra egin duzue, zorionak!

Gori gorian dagoen gai bati heldu diozue zuen ikerketa egiteko orduan. Lan aproposa eta beharrezkoa iruditu zait. Nire ikerketa eremutik urrun dagoen arren (hizkuntzalaritza klinikoa) interes handia izan dut jaso dituzuen emaitzak ezagutzeko.

Datuak jasotzeko erabili duzuen metodoa oso egokia iruditu zait. Alde batetik behaketa inkesta, non galdera labur eta zuzenak erabiliz biztanleriaren lagin bat aztertu duzuen. Bestetik, informazio espezializatua jaso duzue, psikologo baten eskutik. Lehenengoari dagokionez, jaso dituzuen erantzunen zenbatekoa azpimarratuko nuke. 200 pertsonen partehartzea ez da erraz lortzen! Ondo eginiko lanaren frutua da hori.

Uste dut aztergai duzuen lagina, partaide taldea, deskribatu beharko zenuketela. Taula batean, adibidez. Bertan adin tarte bakoitzean zenbat partaide izan dituzuen eta emakume/gizon arteko zenbatekoa aipatzea garrantzitsua litzateke.

Zuek somatu duzuen bezala, ikerketan erabili dituzuen adin-tarteak zabalegiak direla esango nuke. Batez ere 30-60 urte bitarte horretan. Etorkizunera begira, 30 urtetik gorako partaideak hamarkadetan multzotu eta datuak berraztertuko nituzke. Emaitza interesgarriak aurkitu ditzakezue hor ere!