SENTSORE-19: Aforo zenbatzailea eta CO2 neurgailua

Sentsore-19 proiektuak bi sistema edo atal desberdinez osatuta dago: alde batetik, aforo zenbatzailea dago; eta bestetik, CO2 neurgailua. Lehenengo sistema sakatzaileek eta LED-ekin egindako keinukariak osatzen dute. Bigarren sistema CO2 -a neurtzen duen sentsoreak, OLED pantailak eta LED batzuk osatzen dute. Gela batean kokatzeko diseinatuta daude, aforo zenbatzailea atearen ondoan jartzeko, eta CO2 sentsorea leihoetatik eta atetik urrun jartzeko. Bi sistema hauen erabilera ikastetxeetan koronabirusaren kutsadura galarazteko pentsatuta daude, beti ere klaseetan ahalik eta erosotasun handiena mantenduz.
Taldearen izena
GDS (GIRLS DOING SCIENCE)
Taldekideak
  • Nagore Sesar .
  • Patricia Diego .
  • Goizane Barrenetxea .
  • Zuriñe Barbero .
Irakaslea / tutorea
Alberto Llamosas eta Izaskun Azkunaga
Ikastetxea
URIBARRI BHI
Maila
batxilergoa1
Herria
Basauri
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2885 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Ariceta Ganuza

CIMA LAB Diagnostics

UNAV  

Kaixo neskak! Oso lan ona, baita erabilgarria ere, zorionak!
Egin duzuen lana oso interesgarria eta erabilgarria da gaur egun. Egia da emakumeei buruz esaten duzuena, ni gizona naiz, baino jakin dezazuen, lan egiten dudan laborategian, gaixotasun hematologikoen diagnostiko eta ikerketa laborategian, %90a emakumeak dira, badakizue, nahi duzuena egin dezakezue edozein arlotan, baita zientzian ere. Oso ideia ona eduki duzuela uste dut, eta nola jarraitzen duzuen ikustea asko gustatuko litzaidake.
Lanari dagokionez, oso prototipo onak egin dituzue, baita oso erabilgarriak ere. Prototipoak egiteko behar izan duzuen informazio guztia oso ondo bilatu duzuela argi dago, baita prototipoak egiteko beharrezkoak ziren material guztiak eta programak zeintzuk ziren begiratu duzuela ikusten da lanean. Gainera bideoa oso lagungarria da, esplikazio eta emandako pauso guztiak bertan ikusi ditzazkegulako.
Bestalde, prototipoak aurrera eramateko, erabiltzaileari gelaren tamaina edo barruan egongo diren pertsona kopurua edo haien adina aldatzeko aukera ematea oso ideia ona izango litzatekela uste dut. Azkenik, bideoan benetako proba bat ikusteak asko hobetuko luke proiektua, hau da, gelan funtzionamenduan ikusi ahal izatea.

___

Manuel Velez Elordi     

Irrati-komunikazioak, telebista eta hari gabeko multimedia komunikazioak           

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU

Kaixo, GDS taldea;
Planteatu duzuen lana oso interesgarria iruditu zait. Nik ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta iruditzen zait oso ondo heldu diozuela ingeniaritzaren oinarri teknologikoaren erabilerari, gaur egun garrantzi handia duen arazo bati irtenbidea emateko, hala nola pertsonen kopurua neurtzeari.
Asko gustatu zait nola dokumentatu eta deskribatu duzuen zuen lana eragiten duen arazoa, bai bideoan, bai dokumentuan. Abiapuntuaren analisia oso garrantzitsua da proiektu batek izan behar duen irismena behar bezala zehazteko. Oso azpimarragarria da egin duzuen sentsore-sistema diseinatzeko, muntatzeko eta funtzionarazteko gai izan zaretela.
Zuen proiektuan proposatzen dituzuen hobekuntza-ideiekin lan egiten jarraitzera animatzen zaituztet, gauza berriak ikasteko modurik onena ikertzea eta esperimentatzea baita beti.