Soinua eta Zarata: Gelarako soinu isolatzailea

Inguruan eskuragarri ditugun materialetatik ( kartoia,egurra,kortxoa...eta abar) soinuaren isolatzailerik onena zein den ikertu nahi dugu. Gure gela ordezkatuko duen,egurrezko, maketa bat erabili dugu eta kaxaren hormak aurrez aipatutako material horiekin estali, ondoren,kaxaren ondoan, soinu egin eta maketaren barruan dagoen sonometro batekin, neurketak egin.
Taldearen izena
Antoniano DBH2A
Taldekideak
  • Maitane Etxabe San Adrian
  • Ane Cordero Gomez
  • Nuria Urquiola Jaureguibeitia
  • Unai Manterola De La Cuadra
Irakaslea / tutorea
Jose Igancio Sarasua Aranguren
Ikastetxea
Antoniano ikastetxea
Maila
dbh2
Herria
Zarautz
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Fisika / Kimika
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 4832 KB


Ikertzaileen balorazioak

LEIRE SAN-JOSE

 FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA - UPV/EHU

Zorionak!! Zelako lan polita egin duzue! Esperimentua eta guzti! Bikaina benetan!

Soinua klaseetan arazoak ditugu, baina hainbat lekutan ere. Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik soninuan ez naiz aditu ingurugiroan interes handia daukat eta proiektu berrietan ere. Edonola ere, aurrera jarraituko duzuenez (hori espero dut, behintzat) nirekin kontaktuan jarri ahal zarete eta zuen ondorengo pausuen berri ematen badidazue bikain irudituko zitzaidan. Bideoa eta bidalitako argazki eta dokumentuak benetan onak! Aktore eta aktoresak dirudizue!

Harira joanda, oso ondo eraman dituzue frogak eta kontrolak, lan lan bikaina egin duzue zehatzak eta sistematikoak izaten. Beti galderak ditugu bizitzan eta erantzuten ahalegindu behar dugu, baina horiek hobetzen ere. Pitidoak ba.. zelako mina egiten duten, ezta? Datuen bilketa eta berrikusketa ere, oso ona izan dela uste dut.

Bestalde, esperimentua benetan ona; orain zer nolako erabilera zehatzetan erabili ahal izango dugun da positiboena; hori izan daiteke zuen ondorengo puausa. Bukatzeko, hurrengoan txostenean emaitzak eta ondorioak banatutzea proposatzen dizuet, eta izan dituzuen arazoak gehiago zehaztea, zuei gehiago laguntzeko.

 

_____

 

Begoña Altuna

Hizkuntzalaritza UPV/EHU

Zorionak egindako lanagatik!

Ideia ona izan da zuengandik hurbil gertatzen den arazo bati aurre egin nahi izatea. Alde batetik, ikasle askorentzat ezaguna den arazoa da eta horrek ulergarriagoa gieten du. Beste alde batetik, jende askorengan eragina duen arazo bat da; konponbide bideragarri bat aurkituz gero, gizartearen zati handi bati egingo zaio mesede. Oso gustura irakurri dut txostenean egin duzuen esperimentuaren azalpena, urrats guztiak argi ikusten baitira. Gainera, nahiko argigarria da egin duzuen emaitzen analisia. Bigarren esperimentua lehenaren osagarri egokia dela iruditzen zait.

Esperimentua osatzeko, iruditzen zait material bakoitzaren ezaugarriak hobeto aztertu zenitzaketeela. Hau da, zuek materialen "gogortasunean" zentratu zarte, baina nik adibidez, material bakoitzaren dentsitatea ere neurtuko nuke horren eragina neurtzeko. Bestalde, materialen lodierarekin ere jolastuko nuke. Agian nabarmen aldatzen da isolamendu-indarra milimetro batzuk gehituta. Amaitzeko, pentsatu al duzue zein material erabiltzea den testuinguru erreal batean bideragarriena? Zein da merkeena? Zein da jasangarriena?

Segi lanean!