Tabakoaren kontsumoa gazteen artean

Tabakoaren kontsumoaren inguruko hainbat ikerketa egin dira azken urteotan, eta geroz eta kanpaina gehiago daude tabakoaren kontsumoa murrizteko egiten direnak. Gure helburua, Donostiako nerabe erretzaileen ohiturak ebaluatzeaz gain, tabakoa kontsumitzen duten gazteei, zigarro batek dituen osagaiak eta horiek dakartzan osasun-ondorioez informatzea da.
Taldearen izena
Pausoz pauso
Taldekideak
  • Maialen Etxeberria Retegi
  • Nora Lertxundi Segurado
  • Lorea Landa Celorrio
  • Enara Iglesias Laboa
Irakaslea / tutorea
Beñat Arana .
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2089 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Ariceta Ganuza

CIMA LAB Diagnostics

UNAV  

Kaixo neskak! Lan ona benetan, zorionak!
Aurrera eraman duzuen ikerketa oso interesgarria iruditu zait. Osasun arloan lan egiten dudan arren, beste eremu batean ikertzen dut (minbizia hematologikoetan). Hala ere, zuen ikerketa oso baliagarria iruditu zait.
Proiektuari dagokionez, argi dago informazio ugari bilatu duzuela eta zuzen erabili duzuela zuen hipotesia planteatzeko. Gainera, egin duzuen inkesta oso esanguratsua da, ia 150 pertsonek erantzunda datu nahikoa duzue hipotesia baieztatzeko. Azkenik, erabili dituzuen grafikoak eta taulak oso ondo eramanda zeuden txostenera, oso lagungarriak baitziren.
Bestalde, proiektua hobetzen jarraitu nahi baduzue, nik inkestan beste galdera batzuk gehiago sartuko nituzke, adibidez beraien etxeko ekonomia edo beraien bizilekua, horrela zuen hipotesia hobe erantzun dezakezue. Bukatzeko, bideoan jaso duzuen informazioaren laburpena egingo nuke, horrela ikusleak errazago jarraituko ditu eduki dituzuen ondorioak.