Uretako mikroorganismoak

Hernaniko lakura joan ginen ur laginak hartzera, eta gero mikroorganismoak mikroskopio batekin bilatu eta aurkitu genituen, bakoitza identifikatzeko biologiako irakasleak utzitako liburu bat erabili genuen, honen ondoren mikroorganismoen informazioa bilatu genuen Interneten eta txostenean idatzi genuen hauen informazioa, adibidez kokapena, ugalketa eta nola eragiten duten gure bizitzan.
Taldearen izena
MAGALE-3A-2
Taldekideak
  • Enerik Baz Sanz
  • Iker Irazusta Herrero
  • Haritz Goikoetxea López
  • Maddi Lamas Aroca
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 459 KB


Ikertzaileen balorazioak

Saloa Unanue Arza

Enfermeria, desigualdades sociales en salud     

Facultad de Medicina y Enfermería

UPV/EHU

Kaixo talde,
Oso interesgarria iruditu zait zuen proiektua, nire ikerketa arlokoa (osasun publikoa) ez den arren. Dena den, niretzako oso garrantzitsua da gure hurbileko ingurunea ezagutzea eta ikasitakoa “zuzenean” ikustea. Ingurumena zaintzeko oinarrizkoa da hura ezagutzea.
Asko gustatu zait proiektuan irudiak gehitzea, bereziki zuek ataratako argazkia. Oso ondo adierazi duzue ikerketa prozesua txostenean. Zailtasunak identifikatzea eta konponbideak topatzea ere oso positiboa iruditzen zait. Dena den, azken honi buruzko hausnarketa zabalagoa egitea gomendatuko nizueke.
Animatzen zaituztet natura ezagutzen jarraitzera, eta zuen proiektua eskolako beste ikasleekin partekatzera.

___

Ainara Achurra 

Zoologia eta zientzien didaktika

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea 

UPV/EHU

Kaixo, Iker, Enerik, Maddi eta Haritz:
Taxonomo bikainak ditugu Urnietan, zorionak! Nik, zoologoa naizen aldetik, gustura irakurri ditut zuen aurkikuntzak. Izaki bizidun txiki-txikiak identifikatzea ez da lan erraza, eta zuek primeran egin duzue. Jarraitutako prozedura guztiz aproposa iruditu zait. Mikroskopioa erabiltzen ikasi duzuela ere irakurri dut; espero dut etorkizunean erabiltzen jarraitzea! Bestalde, interesgarria izan daiteke zuen lakuan espezie bakoitzeko zenbat ale dauden jakitea (hau da, kuantifikatzea). Argazkia ateratzea zaila egiten bazaizue, margoztea ere posible duzue (nik neuk ere horrela egiten dut). Eta marrazkian aukera duzue espeziearen atalak identifikatzea (geziekin). Bukatzeko, hurrengoan txostenean talde taxonomiko guztien informazio teorikoa aurretik jartzea proposatzen dizuet. Oraingoan kopepodo eta kladozeroei buruzkoa emaitzetan duzue. Imaginatzen dut bakarrik espero zenituztela mikroorganismoak. Zelako sorpresa! Pentsa kopepodoak eta kladozeroak krustazeoak direla (animalia ornogabeak). Txiki-txikiak baina animaliak. Azken ohartxoa: espezien izenak kurtsibaz idazten ditugu taxonomook. Ikusi arte!

___

Urko Martinez Marigorta           

(gaixotasun komplejuen) genetika         

Bioinformatika

CIC bioGUNE

Kaixo ikertzaile gazteak! Zorionak, oso lan interesgarria egin duzue. Aukeratu duzuen lan gaiak interes haundia sortu dit, nahiz eta ni beste zelai batekoa izan (hau da, gaixotasun autoimmuneen genetika). Egia esan ez nuen espero mikroorganismo horiek ikusteko gai izango zinateketenik, eta bada bai gehiago sakontzeko aukera ematen duen proiektua! Bi alderdi gustatu zaizkit bereziki. Alde batetik, gai hau jorratzeko abiapuntu zabala hartu duzuela. Hau da, mikroorganismo konkretu baten bila joan beharrenean, laku horretan aurkitu daitekeena zehazten saiatu zarete. Hau da sarri ikerketa hasteko erarik hoberena, emaitzen arabera fokua birbidera daiteke eta errez. Nik neuk egiten ditut horrelako ariketak: lehenengo gaixoen genoma osoa aztertzen dut, eta emaitzen arabera erabakitzen dut zein den sakonago aztertu nahi dudan gene indibiduala. Beste aldetik, oso era naturalean hobetu dituzue zuen metodoak (irakaslearen laguntzarekin). Hau da ikertzaileok izan behar dugun jarrera! Bukatzeko, proiektua hobetzen jarraitzeko iradokizun txiki bat egin nahi nizueke: mikroskopioan ikusten den organismo bakoitza nola aztertu duzuen hobe azal dezakezue. Ez ahaztu txosten zientifikoen helburu nagusia zuen lana beste ikertzaileei zabaltzea denez, funtsezkoa dela pauso bakoitzean zein jarraibide erabili diren zehazki deskribatzea. Zorionak!