Urteroko lekaleen hazien ernetzea ikertzen mikrograbitate baldintzetan, espaziora eramateko helburuarekin

Ikerketa lan honetan urteroko lekaleen hazkuntza prozesua mikrograbitatean nolakoa den eta zein eragin duen geotropismoak beraien ernetzean ikusiko dugu. Honetarako, klinostato bat diseinatu, eraiki eta programatuko dugu.
Taldearen izena
Lauroko Astronautak
Taldekideak
  • Nahia Urteaga López
  • Izadi Diego Eguren
  • Aiala Yañez Iturbe-Ormaetxea
  • Leire Soto Otxandiano
Irakaslea / tutorea
Amaia Perez Etxebarria
Ikastetxea
Lauro Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Loiu
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Fisika / Kimika
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2030 KB


Ikertzaileen balorazioak

Silvia Arazuri Garin

Ingeniaria

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Kaixo neskak! Oso lan interesgarria egin duzue!
Oso gai bitxia planteatu duzue ikerketa honetan, zorionak!
Metodologia aldetik oso ongi planteatu duzue gaia eta emaitzak argi eta garbi geratzen dira argazkiekin. Terminologia zaila denez, saiatu beharko duzue modu argian azaltzea, bideoan nahiko txukun geratzen da marrazkiei esker.
Ongi izango litzateke esatea zergatik lekaleak aukeratu zenituzten, ez bakarrik erraz hazten direlako baita proteinengatik oso elikagai ona delako ere, eta uste dut espazioan oso garrantzitsua dela zuzen elikatzea.
Txostena ongi dago baina pixka bat laua da, izenburuak koloretan edo lodiz idatzita nabarmentzeak hobetuko luke.
Animatu zaituztet hurrengo proiektuan honakoan detektatu dituzuen hobekuntzak sartzera, oso interesgarriak baitira.
Animo teknologia eta zientziarekin!

___

Manuel Velez Elordi     

Irrati-komunikazioak, telebista eta hari gabeko multimedia komunikazioak           

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU

Kaixo, Lauroko Astronautak taldea:
Egin duzuen proiektua oso interesgarria iruditzen zait. Nik ingeniaritza arloan ikertzen dut, eta uste dut ikerketa lan bororila egin duzuela, teknologiaren, fisikaren eta biologiaren alderdiak biltzen dituena.
Asko gustatu zait ikerketa zientifikoaren metodologia zein ondo aplikatu duzuen, bai azterketa hainbat fasetan planifikatu eta egin duzuelako, eta baita fase bakoitzean lortu dituzuen emaitzak oso zehatz dokumentatu dituzuelako ere.
Lortu dituzuen ondorioetatik aurrera lanean jarraitzera animatzen zaituztet, ziur bainago emaitza interesgarriagoak lor ditzakezuela, klinostatoaren bertsio hobetua erabiliz eta haziak ernetzeko ingurumen-baldintzak kontrolatuz.