Zure barruan dagoen aniztasuna

Gure proiektua estereotipoetan datza baino arrazismoan oinarritu gara batez ere. Txikitatik erakutsi digute iragarkietan, eta hainbat tokietan potoloa edo beltzarana izateak “gutxiagotu” egiten gaituela pertsona bezala. Proiektu honekin hori aldatu nahi dugu, umeei txikitatik berdin duela pertsona bat kanpotik nola den erakustea, azkenean denok pertsonak bai gara.
Taldearen izena
MAGALE-3A-6
Taldekideak
  • Lide San Sebastián López
  • Naroa Trejo Sánchez
  • Iraia Diaz Molina
  • Urtzi Iriondo Goikoetxea
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Gizarte zientziak
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1102 KB


Ikertzaileen balorazioak

Amaia Munarriz-Ibarrola

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

UPV/EHU

Kaixo ikertzaile gazteak!

Oso proiektu ederra da, eta hezkuntza eta bizikidetzarako hainbat inplikazio ditu, zorionak! Bideoak proiektuaren nondik-norakoak bikain jasotzen ditu, eta oso landuta dago!

Bereziki nabarmendu nahi dut zuen zintzotasuna, hori oso balio garrantzitsua da ikerketan! Batetik, adierazi duzue zuen emaitzak ez datozela bat zuen hipotesiarekin. Hipotesia betetzen ez dela egiaztatzea oso emaitza garrantzitsua da. Asko gustatu zait, bestalde, zuen zintzotasuna egin nahi zenutenaren eta egin ahal izan duzuena adieraztean, eta baita prozesuan zehar ikasi duzuenari erreferentzia egitea ere. Ikertzaileoi askotan gertatzen zaigu, bereziki hasieran, gauza asko egin nahi izaten ditugula proiektuari ekin aurretik, eta gero ohartzen garela hasierako asmoetako batzuk baino ezin izaten ditugula egin! Hori ere ikaskuntza prozesuaren parte da!

Bestalde, erabili duzuen metodologia dela eta, oso interesgarria da bi metodologia konbinatzea, esperimentua (hautatzeko metodoa) eta galdeketa. Txostenean metodologia atalean komenigarria izango litzateke zehaztasun gehiago ematea, bai zenbat datu bildu zenituzten azken galdeketan eta zein izan ziren emaitzak. Bestalde, zuen hasierako hipotesiarekin jarraituz, uste dut oso interesgarria izango litzatekeela lagina zabaltzea, bai talde bakoitzeko partaide kopurua orekatzea eta baita haur txikiagoak aztertzea (3 eta 4 urte, eta 2 posible balitz), horrela ikusi ahal izango duzue txiki-txikitatik emaitza berbera lortzen duzuen, edota aldaketarik gertatzen ote den adinen batean.

Segi gogotik ikertzen gizartearen bizikidetza eta aniztasunaren aldeko proiektu honekin!

___

Mikel Santesteban Insausti

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen Saila

Micaela Portilla Ikergunea Ikerketa Zentroa

Euskal Herriko Unibertsitatea   

Kaixo, gazteak! Proiektu ederra egin duzue, zorionak!
Gizakiok gure ezberdinak direnekiko jarrerak ikasitako estereotipoetan ote dagoen ikertzeko egindako lana oso interesgarria iruditu zait. Nik beste eremu batean ikertzen dut. Psikohizkuntzalaria naiz, eta azalaren koloreaz gain ere ikerketa batzuek erakusten dute azentu atzerritarra duten pertsonenganako jarrera negatiboak ere izaten ditugula estereotipoen erruz. Proiektuarekin jarraitzeko egin nahi dituzuen esperimentuen emaitzak jakitea asko gustatuko litzaidake. Oso lan polita egin duzue. Baita bideoa ere!

Harira joanda, datuak oso ongi irudikatu eta segmentatu dituzue tauletan. Galdetegiak ere egokiak dira, eta burutzea pentsatu dituzuen esperimentuak oso ongi pentsatuta daude. Zuek esan bezala, ikerketetan hobe da pauso guztiak mantso eta ongi pentsatuta ematea, azkar ibiltzea baino. Ideia bikainak izan dituzue, eta horietatik bakar batekin hastea gomendatuko nizueke. Errazena txiki-park”-eko inkesta bada, horrekin hastea liteke onena.
Bestalde, posible balitz, egokia izango litzateke partaideen arraza (edo lodiera) ere kontutan hartzea. Adibidez, partaideek euren ezaugarriak dituzten panpinak aukeratzen dituzte (txuriek panpin txuria eta txinatarrek panpin txinatarra), ala bizi diren gizartearen faktoreak eragina du? Bukatzeko, eskoletan hitzaldiak antolatzearena ideia bikaina da, eta agian egokia litzateke partaideek hitzaldiak entzun eta gero euren jarrerak aldatu dituzten aztertzea (galdetegia hitzaldia baino lehen eta ondoren pasatuz).