Ikertzaileekin elkarrizketak
Jone Uria Albizu - ikerketako datuak nola landu
GAIA: Datuak eta ikerketa Edozer izan daiteke datu: eguraldia, kantuak, jendearen soldata... Eta datuak aztertuz, eta beraietan oinarrituz, hainbat fenomenori buruzko ondorio esanguratsuak atera daitezke. Ikastaro honetan, datu-baseak moldatu, prestatu eta taula zein grafiko bidez ikustarazteko lagungarri egingo zaizkigun tresnak ezagutuko ditugu. |
Aitor Coca Nuñez - Investigación en Actividad Física, Deporte y Salud
TEMA: Investigación en Actividad Física, Deporte y Salud Desde el departamento de ciencias de la actividad física y deporte de la universidad de Deusto realizamos muchos estudios de investigación para dar respuestas a necesidades de la población de nuestro entorno. Muchos de esos estudios tienen como objetivo la mejora de la salud de las personas a través de la práctica deportiva, del ejercicio y de la actividad física. |
Lorea Argarate Zubia ingeniari bilbotarrarekin solasaldia
GAIA: zibersegurtasuna
Interneten gure datuekin egiten dituzten trikimaluez asko dakien telekomunikazio-ingeniari bilbotarra. Telekomunikazio-ingeniaria, musikaria eta Big Dataren apasionatua da, eta telefono mugikorra erabiltzean nahi gabe ematen ditugun hainbat daturi buruzko gomendioak eskatuko dizkiogu.
Naima El bani Altuna
Paleozeanografo bilbotarra, Artikoan dauka bere ikerketa-gunea
Naima El bani Altuna bilbotarra paleozeanografoa da. EHUn Geologia ikasi zuen, eta, horren ostean, Paleozeanografia eta Sedimentologia Masterra egin zuen Bordeleko Unibertsitatean. Gaur egun Artikoan bizi da eta azken urteetako aldaketa klimatikoa ikertzen dabil, horrek gaur egun nola eragiten duen jakiteko asmoz. Horretarako, urteko hilabete batzuk itsasontzi batean igarotzen ditu, itsas hondoko laginak hartu eta aztertzen.