Naima El bani Altuna - Ikerketa artikoan
GAIA: paleozeanografoa, Artikoan dauka bere ikerketa-gunea
Naima El bani Altuna bilbotarra paleozeanografoa da. EHUn Geologia ikasi zuen, eta, horren ostean, Paleozeanografia eta Sedimentologia Masterra egin zuen Bordeleko Unibertsitatean. Gaur egun Artikoan bizi da eta azken urteetako aldaketa klimatikoa ikertzen dabil, horrek gaur egun nola eragiten duen jakiteko asmoz. Horretarako, urteko hilabete batzuk itsasontzi batean igarotzen ditu, itsas hondoko laginak hartu eta aztertzen.