STEAM tailerrak

Egin klik hemen edukiak eta behar diren materialak ikusteko

 

Kode sekretuak - Kriptografia

 

Gure ingurukoekin komunikatzeko beharrak eta ezagutzak, gertaerak eta informazioa transmititzeko beharrak idazketaren garapena bideratu zuen. Arazoa mezuak pertsona egokiengana soilik heltzea izan da, hau da, mundu guztiaren esku ez egotea. Horregatik, kriptografiari buruz hitz egitean, “Informazioaren Segurtasunaz” ari gara hizketan, eta honekin erlazionatuta ditugu “hacker” edo “cracker” termino ezagunak.

Bideo honetan sistema kriptografiko historikoak lantzen dira, kode berriak eta ezkutuko mezuak nola sortu ikasteko. Alberti-ren diskoak egiteko jarduera proposatzen da. Saioan zehar proposatuko diren kodeak deszifratzeko orriak eta boligrafoak beharko dituzue. Bestalde, ALBERTIREN DISKOA eraikitzeko ikasle bakoitzak goiko estekan ematen den materiala beharko du.

 

Egiturak eta fisika: Nola egin zubi bat makilatxoekin?

 

Gizakiok eskeletoa edo hezurdura ditugun bezala, edozein eraikuntzak ere badu bere eskeletoa: egitura deitzen zaio. Zubiei, eraikinei, garabiei eta abarri eusteko, ezinbestekoa da egitura. Egiturak bere berezko pisua, erabilerakargak (pertsonak, zamak…) eta natura-kargak (ekaitzak, elurra…) jasan behar ditu. Zer egitura-mota ezagutzen dituzu? Zein da kasu bakoitzean egiturarik onena? Har itzazu 150 zotz eta plastilina pixka bat, eta… izan gaitezen ingeniariak!

 

Ikusten ez den zientzia: uhinak

 

Gutako gehienok izan dugu esperientziarik uhinekin; harri bat putzu batera botatzen dugunean, esaterako. Harriak eragindako perturbazioak uhinak sortzen ditu ur azalean, harria erori zen puntutik kanpo mugitzen direnak. Natura uhin-ezaugarriak dituzten fenomeno fisikoz beteta dago. Izan ere, ingurunetik jasotzen dugun informazio gehiena uhinen bidez jasotzen dugu, argia eta soinua uhinen bidez transmititzen baitira.

Tailer horretan, uhinekin lan egingo dugu hainbat erronka gainditzeko. Hiru dimentsiotako irudi bat proiektatzeko gai izango gara? Soinu-uhinak ikusteko gai izango gara? Tailerran, galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara, zenbait esperimenturen bitartez argi- eta soinu-uhinekin erlazionatutako kontzeptuak landuz.

 

Arnasketaren zientzia. Egin zure ordezko birikak!

Arnas gutxiegitasuna da COVID-19arekin gaixotzen diren eta sintomak garatzen dituztenen ondorio larrienetako bat. Horregatik, arrisku-faktoreetako bat erretzaile izatea da. Tailerrean giza arnasaren sistemaren maketa egingo da, eta birikak nola betetzen eta husten diren ikusiko da. Gainera, tabakoak biriketan dituen ondorioak ere ezagutu ahal izango dira.

 Sukaldeko zientzia - esferifikazioak

Sukaldean aritzea gustuko duzu? Eta zientzia? Tailer honetan sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko duzu.