Andonau

Pixoihalei bigarren bizi bat ematea, ingurumena eta osasuna zaiduz.
Taldearen izena
Andonau
Taldekideak
  • Unai Barayazarra Bilbao
  • Naroa Gervasio Solis
  • Ander Marcos Basterretxea
  • Oier Zabala Ojeda
Irakaslea / tutorea
Eneko Juaristi Campillo
Ikastetxea
Sagrado Corazón Ikastetxea
Maila
dbh4
Herria
Bermeo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 6392 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, gazteak! Lehenik eta behin zorionak egindako lanagatik! Benetan erronka handi bat jarri duzue mahai gainean! Nik neuk ere bi ume txiki ditut eta askotan aipatu dugu erabilera bakarreko pixoialekin zerbait egin behar dela! Asko gustatu bat soluzio posible bat aztertzea!

 

Gai honetan jarraitzera animatu nahi zaituztet! Honentzako soluzioa lortuz gero ingurumenak eskertuko liguke eta! Ni ere Ingurumen gaietan ibiltzen naiz ikerketan eta oraindik ibilbide luze bat daukagu aurretik, gure ondorengoei mundo hobeago bat uzteko!

 

Hobetze aldera, aipatzen dituzuen datuak, adibidez: “1.000 milioi pixoihal inguru botatzen dira”, zitatu egin behar dira, zilegitasuna emateko. Bestalde, lortutako emaitzak ere dokumentuan jasotzea esteka batekin ondo legoke irakurleak hobeto ulertzeko emaitza, nahiz eta lortu nahi zirenak ez izan!

 

Ea zuen berri izaten dudan etorkizunean! Segi gogor lanean!

 

Iker Laskurain Iturbe

Gipuzkoako Ingeniaritza eskola 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)