Lege-oharra

Identifikazio-datuak

Webgune hau Elhuyar Fundazioaren jabetzakoa da, eta CC'-BY-NC-ND lizentziapeko lagapena du.

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen du Elhuyar Fundazioak.

Fitxategiaren erantzulea Elhuyar Fundazioa bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Elhuyar Fundazioaren fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekiko komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuta dago, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarrita ditu.

Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Elhuyar Fundazioa ez den hirugarren batzuei. Elhuyar Fundazioak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.

Erabiltzaileak baimena ematen dio Elhuyar Fundazioari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du datuensegurtasuna@elhuyar.com helbidera.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak ematen dituenean, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Webguneko ekintzetan parte hartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, arduraz erabili beharko ditu, eta isilpean gorde, zerbitzu bereziez modu egokian balia ahal izan dadin.

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.

Jabetza intelektual eta industriala

Webgunearen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzen jabetza Elhuyar Fundazioak kudeatzen du.

Hala eta guztiz ere, adin txikikoak agertzen diren argazkiak salbu, beste eduki guztia Creative Commonseko CC'-BY-NC-ND lizentzietara atxikitzen da.

Antzitatespen – Ez Komertzial – Obra Eratorririk gabeko (by-nc-nd)” lizentzia:

  • Ez da baimentzen jatorrizko obraren erabilera komertzialik ezta obra eratorrik sortzea ere.
  • Adin txikikoak agertzen diren argazkiak ezingo dira erabili haien guraso edo tutoren baimenik gabe.
  • Lizentziak baimendutako obraren edozein ustiapenetan, jatorrizko egilea nor den aitzatetsi edo aitortu beharko da.
  • Indarrean den Jabetza Intelektualaren legearekin bat, lizentzia honen bidez, erabiltzaileek obraren erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publiko eskubideak erabil ditzateke, betiere irabazizko asmorik ez duten artean, baina ezingo dute, inolaz ere, obra eraldatu eta obra eratorririk sortu (ezta obraren eraldaketa irabazi-asmorik gabe egiten bada ere).
  • Erabiltzaileak obra banatu ahalko du, irabazi-asmorik gabe, eman zaizkion eskubideak mugatzeko aukerarekin.

 

ZER EGIN ZALANTZAK BADITUGU?

Idatzi zientzia-azoka@elhuyar.eus helbidera, edo deitu 943 36 30 40 telefono-zenbakira.

(Arduraduna: Danel Solabarrieta)