Antibiotikoak, datorren krisi globala

Gaur egun sendatzeko errezak diren gaixotasunak sortzen dituzten bakterioak antibiotikoekin erresistenteak bihurtzen ari dira. Arazo horrek antibiotikoen erabilera eta eraginaren inguruko ikerketa bat egitera bultzatu gaitu. 54 pertsonei galdetegi bat egin zaie antibiotikoei ematen dieten erabilera ezagutzeko. Bestetik, praktika bat egin da antibiotikoak onddoen eta bakterien aurrean duten eragina ikusteko.
Taldearen izena
Antibiotikoak, datorren krisi globala
Taldekideak
  • Jone Miren Garreta .
  • Oskia Zugasti .
  • Leire Mendia .
  • Zeiane Zaragüeta .
Irakaslea / tutorea
Jaione Saez Cabodevilla
Ikastetxea
San Fermin Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Iruña
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 6045 KB


Ikertzaileen balorazioak

Zorionak egindako lanagatik! Benetan lan polita eta oso oso txukuna,

Landutako gaia gaur egungo krisi berri baten inguru izateak asko interesatu nau. Izan ere, ni ez nabil antibiotikoen munduan lanean baina bai osasunari loturiko ikerketan. Gertatu zait pertsona batzukin egotea eta antibiotikoak hartzea gaizki sentitzen zirelako baina jakin barik benetan antibiotikoen beharra zuten. Gaur egun badago oraindik jendea antibiotikoak hartzen dituela gozokiak balira bezala eta azkenean, zuek aipaturiko krisi baten sorrera ekar dezake.

Txostenari erreparatuz, primerakoa iruditu zait. Materialak eta metodoak oso ondo zehaztu dituzue eta inkesta egitearena ere interes handikoa iruditu zait. Gainera, eskuorri informatiboa sortzearena idea oso ona! Informazio zehatza baina beharrezkoa aipatzen duzue era erakargarri batetan.

Hobetzeari begira emaitzetara joko nuke. Iruditu egin zait oso bortizki pasa zaretela bakterio/onddo emaitzetatik, intestaren galdereetara. Antibiotikoekin egindako lan esperimentala pixkat hobeto azalduko nuke, emaitzak gehiago eztabaidatu eta egindako lanari pisua eman. Amoxizilina erabili duzue, jakinda gaur egun hainbeste antibiotiko desberdin ditugula, interesgarria izango litzateke antibiotiko bakoitzaren eragina ere aztertzea konparaketa bat gin ahal izateko.

Esan bezala, egindako lana txukuna eta benetan interesgarria egin zait.

 

Itziar González Moro

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Euskal Herriko Fakultatea (UPV/EHU)