Arrautza hipoalergenikoa, utopia edo errealitatea?

"Arrautza ohiko elikagaia da gastronomian dituen oinarrizko mantenugaiengatik. Haurren populazioaren %9,5-ek arrautzari alergia diote eta hau ekiditeko hartzen den neurria, arrautzak dietatik kentzea da baina hori zaila da. Gure proiektua, klonazio genetikoaren bitartez, arrautza hipoalergeniko bat lortzea da, alergia eragiten duten ovomucoide bezalako proteinen digestioan laguntzen duten entzimak sintetizatuz."
Taldearen izena
Arrautza hipoalergenikoa, utopia edo errealitatea?
Taldekideak
  • Maren Iturrioz Irastorza
  • Shara Carnero Lobato
  • Xuban De Lera Garcia
  • Oier Jimenez Larrea
Irakaslea / tutorea
Miren Pelaez Arregui
Ikastetxea
Beasaingo La Salle
Maila
dbh4
Herria
Beasain
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 2823 KB


Ikertzaileen balorazioak

Eguerdi on.

Lehenik eta behin zorionak egindako lanagatik. Aukeratutako gaia oso interesgarria iruditzen zait, gero eta ohikoagaoak bait dira arrautzarekiko eta beste elikagaiekiko alergiak, eta gaur egun posible bait da jakietan aldaketak egitea. Egiten ari den gauza bat da, gainera, eta baliteke etorkizun laburrean x proteinarik ez daukan arrautzak merkatuan agertzea. Gaur egun Aplikazio mordoa dituen gaia da DNA Birkonbinatuarena, eta poztekoa da eduki horiek zeuek ere modu teoriko eta praktikoan lantzean eskolan.

Ni neu Neurozientzia arlokoa naiz, eta Obesitateak eta Elikadurak Nerbio Sisteman eta Osasun Egoera Orokorrean dituen eraginak ikertzen ibili nintzen. Hainbat elikagairen propietateak, molekulak eta ezaugarriak aztertu ditut, eta aspaldtik darabilte hainbat tokitan alergiak eragiten dituzten eta ezinbestekoak ez diren proteinak digeritzen dituzten entzimen txertaketen ideiekin. Hala ere, jaten duguna gara, azken finean, eta kontu izan behar dugu genetikoki eraldatutako elikagai horiek gure osasunean eragin negatiborik izan ez dezaten.

Prozeduraren atalaren pausoak ondo zerrendatuta eta azalduta daude. Azaldutakoa Praktikan jarri duzue, gainera, eta horrek beste ikuspegi bat ematen dio lanari. Gainera, CICBiogune eta EHU/UPV-ko Profesionalen laguntza izan duzuela ikusi dut, eta haien ekarpenak aprobetxatu izana espero dut. Txostenaren egitura ere zuzena da, hasieran marko teoriko sakona eta amaieran kontsultatutako bibliografia aipatzen direlarik. Guztiz egokiak dira txostenean txertatu dituzuen irudiak, beharrezkoak bait dira irudiak zientzian. Azkenik, txalotzekoa da maketak egin izana, aldi berean kontzeptuak ulertzen eta alderdi artistikoa lantzen lagundu dizuetela ziur nago eta.

Orokorrean lana ondo dago, baina badago zer hobetu ere. Kontuan izan hementxe zerrendatu dizkizuedan puntuak hobekuntza bezala egiten dizkizuedan proposamenak direla, eta ez dituzuela kritika negatibo bezala hartu behar. Animo eta segi aurrera!

- Zaindu idazkera. Esaldi batzuen egitura ez da zuzena, eta hainbat lerro gazteleraz idatzita egongo balira bezala agertzen dira. Garrantzitsua da testua garbia izatea irakurlearentzako irakurrerraza eta arina izan dadin. Baita ere, koherentzia falta sumatu dut paragrafo baten eta hurrengo paragrafoaren edo puntuaren artean behin eta berriz.

- Zeuenak ez diren irudiak erabiltzean ezinbestekoa da haien iturria aipatzea, eta ea erabiltzeko baimena duzuen egiaztatu behar da.

- Akats txiki pare bat aurkitu ditut. Alergia ez da Inmunitate Sistemaren aurkako Erreakzio bat, Inmunitate Sistemak txarra ez den molekula bat arriskutsu bezala hautematen duenean gertatzen den Erreakzio kate kaltegarri bat baizik. Baita ere, Laktosa gabeko esneak badu laktosa, gertatzen dena da Laktasa eransten zaiola, Laktosa digeritzen duen Entzima.

- Faltan bota dut etorkizunera begira egingo denari buruzko paragrafotxo bat. Noraino heldu zarete zeuen esperimentuan? Gai ikusiko zinatekete alergia eragiten duen x proteina gabeko arrautzak lortzeko? Ausartuko zinatekete arrautza hori jatera? Zeintzuk dira horren inplikazioak, pertsonen osasunean eta alderdi etikoan? Zer egin behar da arrautza horiek merkaturatzeko?

 

Maider Triviño Madinabeitia (Biokimikaria)