Automedikazioa eta plazebo efektua

Gure proiektuaren gaia auto-medikazioa eta plazebo efektua dira, mundu mailan arazo larria delako eta gai hau aukeratu dugu honen tasa jaistea helburu nagusitzat hartuz. Beraz gure proiektua ikerketa zientifiko batean datza. Ikerketa hori txostenak irakurriz eta formulario bat sortuz eraman dugu aurrera, kontzientziazio bideo batekin amaituz.
Taldearen izena
MAGALE-3A-7
Taldekideak
  • Euken Castelar Ubillos
  • Olatz Pagola Arrieta
  • Marta Suarez Morais
  • Naiara Yeregui Martin
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia .
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 3005 KB


Ikertzaileen balorazioak

Saloa Unanue Arza

Enfermeria, desigualdades sociales en salud     

Facultad de Medicina y Enfermería

UPV/EHU

Kaixo talde!
Lehenik eta behin zorionak egindako lanagatik.
Izenburua bakarrik irakurrita, zuen proiektua oso interesgarria iruditu zait, besteak beste, erizaina naizelako eta automedikazioak sortzen dituen arazoen jakitun naizelako, eta, egia esan, behin lan osoa irakurrita, proiektuak ez dit huts egin. Bestalde, jendeak inkestetan parte hartzea lortzea zein zaila den jakinda, arrakasta handia iruditzen zait lortu duzuen erantzun kopurua.
Txostenari dagokionez, txukuntasunez eta ordenaturik aurkeztu duzue informazioa, eta horrek testuaren ulermena errazten du. Oso ondo justifikatu duzue proiektua eta metodo zientifikoa ere jarraitu duzuela ikusten da.
Bukatzeko, iradokizun bat hurrengo proiektuetarako, oso lagungarria izaten da irakurlearentzako erabili duzuen galdetegia txostenean eranskin moduan gehitzea, laginari buruzko informazioa eta baita galdetegi hori nola zabaldu duzuen adieraztea (sare sozialak, posta elektronikoa…) zuen lana oso lagungarria izan daitekeelako zuenaren antzeko proiektuak burutu nahi duten beste ikasleentzako.
Oro har, animatzen zaituztet gai honen inguruan lanean jarraitzeko, egin duzuen lana oinarri izan daitekelako gaian sakondu eta egoera hobetzeko interbentzio komunitarioak diseinatu ahal izateko. Bide horretatik jarraitzea erabakitzen baduzue, eskertuko nizueke horren berri ematea.

___

Almudena Ramos Uriarte         

 Neurociencias 

Facultad de Medicina y Enfermería      

UPV/EHU

Kaixo Euken, Olatz, Marta eta Naiara
Lehenik zorionak!!! Arazo oso larria eta konplikatua aukeratu duzue zuen ikerketa-lanerako, beraz, ausartak zarete!
Oso ondo eta argi planteatu duzue arazoa, kasu honetan kontzeptu asko ezagutu behar ziren arazoa sakonez ulertzeko.
Zuen txostenetik gehien gustatu zaidana egin duzuen dokumentazio-lana izan da, ez nau harritzen zuek informazio kopuruarekin larrituta sentitu zaretelako. Automedikazioa oso gai larria da, eta gizarte osoari eragiten dio.
Zure lana irakurtzen hauek izan dira sortu zaizkidan zalantzak edo ideiak:
1. Akats bat aurkitu dut definizioetan: Doble ciego entsegu batean, ez ikertzaileak ez gaixoek, inork ez du ezagutzen nortzuk hartzen dituzten plazeboa ala farmakoa.

2. Gehien automedikatzen diren gazteak esaten duzue, baina datu hori nola kalkulatu duzue? Hau da, gehien erantzun dute zuen inkesta gazteak izan dira. Ez dago argi automedikazioaren portzentaia adin-tarte bakoitzarekin lotu duzuen, hau da, adin-talde bakoitzean zenbat pertsona automediatzen diren kalkulatu duzuen?

3. Zuen txostena irakurtzen galdera bat datorkit, Zergatik uste dugu osasun arazo asko pilula bat hartuz konpontzen direla? Konponbiderik azkarrena delako?

4. Ondorioetan planteatu duzue plazebo gaia jendeak ez ezagutzea komenigarria izango litzateke bere efektua ez galtzeko, eta ulertzen dut zergatik esaten duzue, baina osasun arloan, irtenbidea biztanleriari kalitatezko informazioa ematea da, arazoa ulertu eta ahalik eta baldintza onenetan landu dezan.


Ulertzen dut proiektu honetan une batzuetan sentitu duzuen frustrazioa, batzuetan gertatzen da, baina jakin izan duzue aurre egiten eta lana amaitzen, beraz, zorionak!

Jarraitu lanean orain arte bezala, potentzial handia duzue eta.
¡Animo!!!
___

Urko Martinez Marigorta           

(gaixotasun komplejuen) genetika         

Bioinformatika

CIC bioGUNE

Kaixo ikertzaile gazteak! Zorionak egindako lan bikainagatik! Nahiz eta beste zelai batekoa izan ni (gaixotasun autoimmunen genetikan egiten dut lana), landu duzuen gaia asko interesatu zait. Uste nuena baino arazoa larriago dela ikasi dut, eta bere inplikazioengatik bada gehiago sakontzeko aukera ematen duen proiektua.
Bi alderdi gustatu zaizkit bereziki. Alde batetik, inkesta baten bidez lantzeko erabakia. Horrelako ariketek botere estatistikoa handia izaten dute. Ikuspen globala irabazten da azkar, eta emaitzen arabera fokua birbideratu daiteke errez. Adibidez, nahiz eta askotan automedikazioa atxon-amonen arazoa dela entzutea, zuek argi ikusi duzue gazte artean oso arazo larria dela. Garbi duzue inpaktu handia izateko bidea. Beste aldetik, oso lan handia egin duzue bibliografia biltzen. Nahiz eta gogorra izan (adibidez informazio gehiena ingelesez dagoelako), oso era txukuna da proiektua hasteko. Mundu mailan ikerketa pilo bat egiten danez, ezinbestekoa da lanean hasi baino lehen ikasi den guztia aztertzea. Bukatzeko, proiektua hobetzen jarraitzeko iradokizun txiki bat egin nahi nizueke. Horrelako inkesta ariketetan oso erne ibili behar da ingelesez "selection bias" deitzen denarekin. Hau da, askotan erantzunten dutenak ez dira poblazio osoaren errepresentazio onik, ze normalean oso interesatuta daudenak erantzutzen dute gehienez (nahiz eta zuen kasuan kontrakoa gertatzea!). Hori gainditzeko, kontrolezko aldagaiak sar ditzakezue hurrengoan (sexua, adina, ikasketa mailak eta abar). Horren bidez hobetu islatuko zenukete zein dan automedikazioaren inpaktu soziala, eta beste aldetik ze arrazoiek afektatzen duten gehien (oso utila izan daitekeena, adibidez, politika sozialak prestatzeko garaian). Zorionak!