Automedikazioa gazteen artean
- Taldearen izena
- Automedikazioa gazteen artean
- Taldekideak
-
- Itsasne Torres .
- Eneko Teran .
- Irakaslea / tutorea
- Usoa Arin Beraza
- Ikastetxea
- Zurriola Ikastola
- Maila
- batxilergoa2
- Herria
- Donostia
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Osasuna
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 2646 KB
Ikertzaileen balorazioak
Maren Ortiz Zarragoitia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea & Plentzia Itsas Estazioa - UPV / EHU
Kaixo Itsasne eta Eneko!
Lan polita egin duzue eta gaur egun oso purian dagoen gai bat landu duzue. Zorionak!
Oso interesgarria iruditu zait aukeratu duzuen ikerketa egiteko bidea. Inkesten bidez zuen ikaskideek automedikazioaren aurrean duten jarrera aztertzea oso egokia da. Ez dakit aukeratu duzuen laginetik kanpo ere aurrera egiteko intentziorik duzuen, baina pena mereziko luke esparrua zabaltzea (auzoa? herria? beste ikastetxe batzuk?).
Lanaren antolaketa ondo dago baina atalen bat hobetu dezakezue. Adibidez, faltan bota dut egindako galdetegiaren eredu bat gehitzea. Oso lagungarria da lana irakurtzen duenarentzat eredu hori eskuragarri izatea. Bestetik, ondorioen atala pixka bat nahasgarria egin zait. Badaude datu berriak bertan, emaitzetan jartzea gomendagarria litzatekeela. Ondorioak mugatu zuen ekarpenetara ez emaitzen deskripzio berri bat egitera.