Azukrearen Elikagaiak
- Taldearen izena
- Azukrearen Elikagaiak
- Taldekideak
-
- Enaitz Junquera .
- Naroa Brazalez .
- Irakaslea / tutorea
- Ana Belen Uriguren .
- Ikastetxea
- Lauaxeta ikastola
- Maila
- dbh4
- Herria
- Amorebieta-Etxano
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Osasuna
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 1704 KB
Ikertzaileen balorazioak
Ekaitz Madariaga
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
UPV / EHU
Aupa Naroa eta Enaitz!
Hasteko, egin duzuen lana zoriontzea gustatuko litzaidake. Biokimikan graduatua naizenez, eta
nire ikerketa esparrua biozientziak direnez, jorratu duzuen gaia oso gertu tokatzen zait.
Azalpen zehatzak, terminologia tekniko oso egokia eta formatu zientifiko ezin hobea erabili
dituzue, eta, benetan, zoriontzekoa da! Horretaz gain, lanaren azkenengo parrafoan bidaltzen
duzuen mezua polita eta beharrezkoa dela iruditu zait.
Emaitzetan, aztertu dituzuen produktu batzuk azukrerik ez dutela ikusten duzue, baina
produktu horiei azukrearen ordez gehitzen zaien substantziak kontuan hartzea interesgarria
izan daitekeela uste dut. Izan ere, gaur egun erabiltzen diren gozotzaile asko gaixotasun
ezberdinekin erlazionatu dira.
Orokorrean lan oso txukuna eta informatiboa egin zait! Segi horrela!