Baben Ikerketa
- Taldearen izena
- Baben Ikerketa
- Taldekideak
-
- Leire Arduya Ochoa De Zuazola
- Olatz Pelaez Garcia De Andoin
- Naroa Saez Hernani
- Irakaslea / tutorea
- Nagore Saez De Cerain
- Ikastetxea
- Ies Aniturri Bhi
- Maila
- batxilergoa1
- Herria
- Agurain
- Probintzia
- Araba
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 4642 KB
Ikertzaileen balorazioak
Arantza Aldezabal Roteta
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
UPV / EHU
Ikasle agurgarriak,
Pozgarria izan da zuen proiektua ebaluatzea, jorratu duzuen gaia oso interesgarria baita eta hautatu duzuen espeziea (Vicia faba, baba) oso garrantzitsua, ez soilik giza elikadurarako baizik baita animalien (behi, ardi, zerri, oilo, …) bazka edo pentsurako ere, beraz bejondeizuela!
Orokorrean zuen hipotesiak eta argudioak egokiak diren arren, zuen esperimentua xumeegia izan da: hiru faktore hautatu dituzue (tenperatura, argia eta gazitasuna) eta bakoitzean bi egoera simulatu. Hortaz 6 tratamendu desberdin definitu dituzue, eta hauetako bakoitza ale bakar bati aplikatu. Hau oso “arriskutsua” da. Zergatik? Demagun, tenperaturaren esperimentuan adibidez, ezustean, horietako baba-ale bati onddo patogeno batek erasotzen diola, eta bere hazkundea kaltetzen duela. Kasu horretan, tenperatura-tratamendu bat galdu egingo zenukete eta zuen hipotesia ezin frogatu geratuko litzateke. Kontuz, beraz horrelako ezustekoekin! Egoera honek konponbide erraza du: baba-ale gehiago erabiltzea tratamendu bakoitzerako, ez bakar bat, hots, tratamenduak ERREPLIKATU. Erreplikazioa funtsezkoa da metodo zientifikoan. Halaber, kontuan izan, tenperatura eta argiztapenaren artean elkarrekintzak (korrelazioak) egon daitezkeela: zenbat eta argi gehiago izan, tenperatura altuagoa izateko probabilitatea emendatu egiten da. Gomendagarria da, beraz, bi faktoreak konbinatzea tratamenduak definitzerakoan.
Etorkizunari begira, gai hau lantzen jarraitzera animatu nahi zaituztet. Nire ikerketa taldean badugu esperientzia gai honetan, nekazal interesa duten espezieekin (indaba, garagarra, …) egiten baitugu lan. Zuen dokumentazio-atalean aipatu ez duzuen arren, ba al dakizue espezie honek asoziazio sinbiotikoak eratzen dituela bakterio nitrogeno-finkatzaileekin eta horren ondorioz lurzorua aberasten duela? Ezaugarri honek are interesgarriagoa egiten du bere ikerketa. Gainera, klima-aldaketaren kontestuan, euriztapena gutxituko bada (hala diote adituek), alternatiba posible bat izan al daiteke itsasoko ura erabiltzea landareak ureztatzeko? Zein gazitasun-kontzentrazio mailan? Horrelako hipotesiak lantzeko bidea ireki duzue zuen lehen proiektu honekin. Zuen ideiak potentzial handia du eta jarraipena ematea litzateke onena, aupa zuek!