Basoaren gaueko oihartzunaren ulua: Urubia I

Taldearen izena
Basoaren gaueko oihartzunaren ulua: Urubia I
Taldekideak
  • Aiora Goienetxe Etxebarria
  • Egoi Sancet Pena
  • Izadi Velasko Sánchez
  • Leire Serrano Sánchez
Irakaslea / tutorea
Maria Del Puy Ziaurritz Jaso
Ikastetxea
Otsagabia BHI
Maila
dbh1
Herria
Otsagabia
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 4032 KB


Ikertzaileen balorazioak

Otsagabiako natura ulertzeko lan paregabea!

Ez naiz biologian edota zoologian aditua (hizkuntzalaria naiz), baina oso maite dut natura eta astebururo mendira joaten naizenean gustatzen zait basoko animaliek uzten dituzten aztarnei eta egiten dituzten soinuei erreparatzea. Izan ere, animalia asko ikusten zailak dira eta uzten dizkiguten arrastoetan oinarritu behar dugu haien jokabideak eta ohiturak aztertzeko.

Ikusten da prozedura ondo barneratu duzuela eta entzunketak egiteko metodo zientifikoa erabili duzuela. Ondorioak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Urubiak Otsagabia inguruan noiz biltzen diren jakiteko denbora-esparrua apur bat gehiago mugatzeko aurrera pausua egin duzue! Zuek iradoki bezala, entzunketak inguruko herrietara zabaltzea ideia ona da, urubien mugimenduak aztertzekotan, adibidez.

Proiektua argi ulertzen bada ere, faltan bota dut txostenean Noctua fitxan bildutako informazioa. Bildutako datu guztiak (ordua, eguraldia, kokalekua, etab.) zientziarako ezinbestekoak dira eta prozedurarekin batera eman behar dira beti. Izan ere, gaur egun esperimentuak erreplikatu ahal izatea da zientziaren kalitatea neurtzeko bide onena, datuak asmatzea eta esperimentuak faltsutzea ekiditen delako horrela.

 

Begoña Altuna 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)