Behi-ximaurraren konpostajea lastoarekin

8 konpostero hartu ditugu eta abeltzain bati behi-ximaurra eskatu genion eta lastoa hartu genuen. Konposteroetan banatu genuen eta batean lasto gutxi jarri genuen eta besteetan geroz eta gehiago jarri genuen, ikusteko ea zer zen hobeto konpostatzeko eta ondorioak ateratzeko.
Taldearen izena
DBH4
Taldekideak
  • Urko Echeverri Gonzalez
  • Noé Montoya Mendive
  • Unai Madurga Etchepare
Irakaslea / tutorea
Raul Martinez Moreno
Ikastetxea
Garraldako ikastetxea
Maila
dbh4
Herria
Garralda
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 210 KB


Ikertzaileen balorazioak

Antonio Veloso Fernández        

Química de materiales  UPV/EHU

Proiektu oso polita eta interes handikoa. Beharbada, garrantzitsua izango zen argi adieraztea behi-ximaurrak inguruari arazo larriak dakartzatela. Proiektu honetan, zerrautsa eta lastoaren eragina behi-ximaurrean oso ondo eztabaidatzen da. Beharbada aldagai gehiago ikertzeko aukera dago eta ondorioetan, esaten den moduan, oso ondo egongo litzateke konpostak landare desberdinekin frogatzea.
Aurkezpen bideoan haizea zarata asko entzuten da.

___

Esther Acha Peña        

Hidrógeno, catálisis, tratamiento térmico a residuos      

Escuela de Ingeniería de Bilbao

UPV/EHU

Zorionak, mutilak!
Iruditzen zait oso gai interesgarria eta garrantzitsua aukeratu duzuela, gizartean hondakinak birzirkulatzeari buruzkoa baita, berrerabiltzea ahalbidetzen duen tratamendu biologiko jasangarri baten bidez. Bideoan gaiaren garrantziaren, konpostajeko parametro kritikoen eta jarraitu duzuen metodologiaren laburpen on bat egiten duzue. Asko gustatu zait.
Proiektuari berari dagokionez, egokia iruditzen zait jarraitu duzuen prozedura eta aukeratu dituzuen kontrol-parametroak (tenperatura eta pH-a). Zehaztasun pixka bat gehiago falta izan dut lana egiteko jarraitu duzuen metodologian (konpostontzi bakoitzean erabili duzuen materia bakoitzaren kantitateak, noiz aireztatzen zenuten, noiz neurtzen zenuten pH-a eta tenperatura, zenbat iraun duen, zein hilabetetan egin duzuen, etab.). Irudi edo tauletan emaitzak irudikatzeko orduan ere kontu handiz ibili behar duzue; formatuak argia eta zuzena izan behar du deskribatutako balio guztiekin. Emaitza horiek lehen aldiz hartuko dituen norbaiten lekuan jartzen saiatu behar duzue beti, emaitzak interpretatu ahal izateko irudian edo taulan nahikoa informazio duen pentsatuz.
Espero dut proiektuari jarraipena ematea, eta ziur abeltzainak pozik egongo direla zer moduz joan zaizuen esango badiezue.