BEHIN BETIKO BIDEOKONTSOLA

Proiektu hau dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat dago pentsatuta; izan ere, gaur egun erabiltzen diren bideokontsola eta bideojokoak ez daude pertsona guztientzat egokituta. Horretarako, bideokontsola inklusibo bat sortu dugu, baita bideokontsola horrekin jolasteko hiru bideojoko ere. Laburbilduz, berrerabili daitekeen materiala erabiliz dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat bideokontsola eta bideojokoak sortu ditugu.
Taldearen izena
BEHIN BETIKO BIDEOKONTSOLA
Taldekideak
  • MAREN SANTAMARÍA
  • ASIER AGUIRRE
  • ALAIA SAINZ
  • OIER LIÑERA
Irakaslea / tutorea
ASIER ALAEZ URRUTIA
Ikastetxea
C.F SOMORROSTRO
Maila
dbh2
Herria
Muskiz
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 1501 KB


Ikertzaileen balorazioak

Jose Ramon Bilbao, PhD

Immunogenetics Research Laboratory - IRLab
Dept. of Genetics, Physical Anthropology and Animal Physiology
Biocruces-Bizkaia Health Research Institute

University of the Basque Country (UPV/EHU) - Faculty of Medicine and Nursing

 

Kaixo ikasleok!

 

Oso interesgarria iruditu zait aurkeztu duzuen proiektua eta burutu duzuen lana.

 

Alde batetik, zoriondu behar zaituztet ederki ulertu duzuelako ikerketa eta garapenaren helburuak eta baloreak. Hau da, pertsonen bizimodua hobetzea, eta zuen kasuan, dibertsitate funtzionala duten pertsonei dibertitzeko eta jolasteko aukera bat eskaintzea. Txapela kentzekoa! Bestaldetik, jasangarritasunaren aldetik egin duzuen apustua, materiala berrerabiltzearena alegia, txalotzekoa da ere. Zuen proiektua nire arlotik (Genetika Medikotik) urruti samar geratzen bada ere, ikerketa eta garapenari lotutako balore unibertsalak ulertu eta aplikatu dituzuela argi eta garbi ikusten dut. Bikain!

 

Txostenean oso ondo jarraitu ahal izan dut proiektuaren garapena, zuen trebakuntzatik hasita (Braille, Scratch...), gero diseinua eta azkenean muntaia eta probak. Hemen ere, bi gauza aipatu nahi ditut: alde batetik zuen sormena eta malgutasuna, egoerari egokitzeko gaitasuna eta hasierako plana hobetzeko aukera zabalik uztea. Azkenean, bi bideokontsola partez, bakarra egin duzue, baina konpletoagoa. Bestetik, egindako lanaren mugak identifikatu eta hurrengo baterako hobekuntzak proposatu dituzue. Horixe da hain zuzen ere zientziak etorkizunean aurrera egiteko gakoetako bat: lortutakoa zertan hobetu daitekeen ikusteko gai izatea. Azkenean, proiektuan lñagundu dizueten pertsonak eskertzea ere ederto dago. Oso ondo!

 

Bukatzeko, agian hurrengo batean txostenean bertan, kontsola funtzionamenduan ikusi ahal izateko bideo baterako esteka gehitzea proposatuko nizueke, jendeak ikusteko aukera izan dezan. Ni behintzat kriston gogoekin geratu naiz.

 

Besterik gabe, zorionak lan bikainagatik!