Bioauka

Pyrocystis lunula espeziea alga dinoflagelatu bioluminiszenteen taldekoa da, eta argi-igorpenaren fenomenoa erakusten du estimulu espezifikoei erantzuteko, hala nola, uraren astintzea, ingurumen-argiaren aldaketak edo harraparien presentzia. Luzifasa entzimak errazten du bioluminiszentzia hori, eta luzifinaren eta oxigenoaren arteko erreakzioa katalizatzen du, energia askatuz eta argia sortuz. Pyrocystis lunula lagina Sergio Seoanek zuzendutako Mikroalgen Laboreen Euskal Bildumak (BMCC) helarazi zigun. Proiektuaren helburua Pyrocystis lunula mikroalgak dituen lanpara jasangarri bat garatzea da, Bilboko txokoak argiztatzeko, ohiko bonbillak ordezkatuz eta CO2 isurketarik egin gabe.
Taldearen izena
Bioauka
Taldekideak
  • Peio Balado López
  • Diego Lasa Suárez
  • Xabier Echazarra Alonso
  • Iñigo Tesán Martínez
Irakaslea / tutorea
Irene Aulestia Antón
Ikastetxea
La Salle Bilbao
Maila
dbh4
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia