Checkosmetics

ChecKosmetics izeneko mugikor aplikazioa kosmetikoetan dauden disruptore endokrinoen aurkako armarri babesle bezala sortu da, hauek osasunean izan ahal dituzten eragin negatiboez jabetuta, adibidez, emankortasun arazoak edo minbizia. Kosmetika-industria gure organismoan eragin ezezagunak eduki ditzakeen osagaiez josita dago, hori dela eta, gure azalean erabiltzen dugunarekiko kontrola eta argitasunaren beharra dagoela sentitzen dugu. Gure xedearen helburua kontzientziazioa da. Arazo honi aurre egiteko informazioa funtsezkoa dela pentsatzen dugu, eta Checkosmeticks informazio iturri gisa ezartzen da, arazo honi buruzko ezjakintzari aurre egiten, eta erabaki informatuak zuzen egiteko funtsezko datuak eskaintzen. Chekosmetics aplikazioak produktu kosmetikoetan disruptore endokrinoen presentzia antzematen du, produktuaren barra-kode eskaneatuz gero. Analisia egiteaz gain, alternatiba osasuntsuak eta jasangarriak proposatzen ditu, kontsumo kontzienteago baten bila.
Taldearen izena
Checkosmetics
Taldekideak
  • Maider Urrutia Bidegain
  • Maren Garabieta García
  • Izaro Izaola Aragón
  • Amaia Pérez Florido
Irakaslea / tutorea
Irene Aulestia Antón
Ikastetxea
La Salle Bilbao
Maila
dbh4
Herria
Bilbo
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna