CO-2
- Taldearen izena
- CO-2
- Taldekideak
-
- Markel Leciaga .
- Paula Egurrola .
- Markel Aranaz .
- Eneko Lejarza .
- Irakaslea / tutorea
- Jon Lejarraga .
- Ikastetxea
- Barrutialde BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Bilbo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 540 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo gazteak! Oso lan interesgarria egin duzue, zorionak!
Nik beste Zientzia esparruan ikertzen dudan arren (peptidoen prestakuntzan), aukeratu duzuen proiektua asko interesatu zait zeren eta airearen hezetasuna neurtzea oso baliogarria baita gure konforta kontrolatzeko. Hori dela eta, gustatuko litzaidake jakitea ea azkenean proiketuaren helburu nagusia lortu duzunentz.
Proiektua ondo azalduta egon arren, hurrengo urtean berriro aurkeztekotan, kontuz ibili behar zarete ortografiarekin, zientzian ere oso garrantzitsua da zuzen-zuzen idaztea. Horretaz gain, proiektuaren izenburua erakargarria izatea oso komenigarria da jendearen arreta erraz harrapatzeko.
Bestalde, hurrengo txostenean erabili dituzun tresnen edota sentsoren argazkiren bat jartzeak lagunduko du egin duzun lana ulertzeko. Pozten naiz proiektu honen bidez arduino programa nola erabiltzen den ikasi izana jakiteaz eta onena opa dizuet lan interesgarri hau buka dezazuen.
Arkaitz Correa
Department of Organic Chemistry-I
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)