DISLEXIA: IKASTETXEKO AMETS GAIZTOA?
Irakurtzea edota idaztea, batzuei oso erraza iruditzen zaien ekintza, beste batzuentzat aldiz, beraien amets gaiztoena da. Arazo hau duten pertsonen egunerokotasuneko zailtasunak errazteko helburuarekin, dislexiaren munduan murgildu gara. Dislexia irakurtzeko eta idazteko zailtasunak eragiten dituen ikaskuntza-nahasmendua da, letrak eta hitzak nahasten baitituzte pertsona hauek. Ikasketa arazo honek hamar umetik bateri eragiten dio, hau da, gela bakoitzean irakurtzeko eta idazteko prozesuan zailtasunak dituzten bi edo hiru ikasle egon ohi dira. Beraz, diagnostiko goiztiarrak garrantzi handia du nahasmendu honen eraginak gutxitzeko. Gu, proiektu honen bitartez, bisio espaziala eta lateralitatea dislexiarekin lotzen saiatu gara hauen arteko korrelazioak bilatuz. Horretarako, hainbat proba burutu ditugu gure ikaskideekin estadistikak lortzeko. Emaitzek ikerketan proposatutako hipotesia baieztatzen badute, eskola mailan, lateralitatea eta bisio espazialaren lanketa sustatuko dugu lehen hezkuntzako ikasleen artean.
- Taldearen izena
- DISLEXIA: IKASTETXEKO AMETS GAIZTOA?
- Taldekideak
-
- Irea Goicoechea Sanz
- Claudia Parra Lazcano
- Naia Querejeta Ayala
- Irakaslea / tutorea
- Miren Pelaez Arregui
- Ikastetxea
- Beasaingo La Salle
- Maila
- dbh4
- Herria
- Beasain
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara