Distilazioa eguzki energiarekin

Proiektu honetan ur purua lortzeko, ur gazitik abiatuz distilazio bat burutu nahi dugu. Hau, eguzki energiaz baliatuz eta hondakinik sortu gabe lortzea ahalbidetzen du gure proiektuak.
Taldearen izena
Distilazioa eguzki energiarekin
Taldekideak
  • Izan Echenique Barea
  • Uxue Reta Marin
  • Mikel Mangado Castillo
Irakaslea / tutorea
Jaione Saez Cabodevilla
Ikastetxea
San Fermin Ikastola
Maila
batxilergoa1
Herria
Iruña
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Fisika / Kimika
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 374 KB


Ikertzaileen balorazioak

Edurne Iriondo Plaza   

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV / EHU

 

Kaixo: Izan, Mikel eta Uxue! Aparteko lana egin duzue! Zorionak!

Lantzen ari zareten gaia oso interesgarria iruditzen zait, nahiz eta nik ikerkuntzan beste eremu baten lan egin (fabrikazio mekanikoan). Zuen proiektuaren garapena ezagutzea gustatuko litzaidake ze ikerkuntzaz gain, Garapenerako Lankidetzako proiektu batzuetan ere parte hartu dut. Herrialde batzuetan ur edangarria eskura ez izateak gaixotasun larri asko sortzen ditu eta zuek planteatzen duzuen proiektua soluzioa izan ahal da ur gazia edangarri bihurtzeko. Ezagutzen dut Universidad de Alicante-n garatutako elektrodialisi bat eragiten diona itsasoko urari: desalinatuz eta edangarria bihurtuz. Energia Eguzki-plaken bidez lortzen dute baina sistemak kostu altua du eta ez litzateke izango bideragarria herrialde pobre baten aplikatzeko. Zuen ideia ordea, oso sinplea eta kostu baxukoa da.

Metodologiaren inguruan esan dezakedan bakarra da bikain garatu dituzuela proiektu zientifiko batek izan behar dituen atalak. Aurkezpenaren aldetik esan dezaket aurkeztutako dokumentuan oso  ondo azaltzen dituzue lanaren nondik norakoak: sarreratik hasita (datu orokorrekin) eta bibliografiarekin bukatuz. Argi idatzita dago txostena eta honek erakusten du aurrera eramandako lana barneratu duzuela. Zuzenketatxo bat ezartzea eskatuko dizuet: 3. orrialdeko 3. paragrafoan, estres hidrikoari buruz hitz egiten duzuenean, unitateetan akats bat izan duzue zeren eta ez dira 2 miloi pertsona, 2000 miloi baino baizik. 2. Orrialdeko azken paragrafoa (3. Orrialdean bukatzen da) ezabatu dezakezue ze informazioa errepikatua da.

Bukatzeko, metodologikoki eta txostenaren aldetik oso ondo dago aurkeztutakoa. Hobekuntza bezala, ur eta gatz disoluzioaren portzentaia adieraztea interesgarria iruditzen zait. Aurrerago egin nahi dituzuen saiakuntzetan ere kontuan hartzeko parametroa dela uste dut eta aldagai moduan hartuta, gatz-kontzentrazio aldaketak izango duen eragina aztertzeak merezi duela uste dut.