E!COVID
- Taldearen izena
- E!COVID
- Taldekideak
-
- Ivan Vivanco
- Olaia Santos
- Joritz Sobrino
- Arai Riveiro
- Irakaslea / tutorea
- Ianire Martín .
- Ikastetxea
- Jado Ikastetxea
- Maila
- dbh3
- Herria
- Erandio
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Osasuna
- Gizarte zientziak
- Biologia / Geologia
- ingurumena / Ekologia
- Humanitateak
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 933 KB
Ikertzaileen balorazioak
Miren Arantzeta Pérez
Humanitateak
UPV / EHU
Kaixo, gazteak! Oso lan interesgarria egin duzue, zorionak!
Jakinmin handiz irakurri dut zuen proiektua. Nire ikerketa eremua beste bat den arren
(hizkuntzalaritza klinikoa), badu nolabaiteko harremana krisi egoerek (COVID-ak kasu)
gizabanakoen harremanetan eta ongizate mentalean duten eraginarekin. Ezer gutxi dakigun
COVID-ak gizarte, osasun eta ekonomian izan eta izango dituen ondorioen inguruan, eta
ikerketarako punta puntako gaia aukeratu duzue.
Galdera orokor bi planteatu dituzue, (1) Zer ondorio izan ditu pandemiak Erandion?; 2)
Prestatuta al gaude bigarren pandemia baterako?). Hala ere, proposatzen dituzuen ekintzak
lehen galdera erantzutera bideratuta daudela uste dut. Bigarren ikerketa galdera
ondorioetan eta proiektu honen jarraipen lerro bezala aurkeztu zenezakete lanaren
bukaeran.
Bestalde, aztertu dituzuen esparruen (ekonomia, gizartea, zientzia/osasuna) eta antolatu
dituzuen hitzaldi eta ekimenen arteko harremana azaltzera animatzen zaituztet. Era horretan
argiago ikusiko genuke zein hitzaldik edo ekimenek uztartzen duen esparru bakoitza.
Jarraitu orain bezain fin!
Laister arte,
Miren Arantzeta